Jondoni Joanes Batista eliza (Donibane Lohizune)
Jondoni Joanes Batista eliza San Joan Bataiatzailea eliza | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Lapurdi |
Herria | Donibane Lohizune |
Koordenatuak | 43°23′18″N 1°39′45″W / 43.3883°N 1.66263°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1685 |
Izenaren jatorria | Joanes Bataiatzailea |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Baionako elizbarrutia |
Izena | Joanes Bataiatzailea |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00084494 |
Jondoni Joanes Batista (edo Batixta) eliza[1] edo San Joan Bataiatzailearen eliza Donibane Lohizunen dagoen eliza da. Oinezkoentzako Gambetta kale tentagarriaren erdialdean dago Jondoni Joanes Batista eliza. Antzinako eliza gotikoa zegoen tokian eraiki zuten.
Elizaren liturgiaren zati handi bat euskaraz egiten dute.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XII. mendean eliza erromaniko txikia eraiki zuten bertako itsasgizonentzat. Ehun Urteko Gerran eta Espainiako inbasioek askotan erre zuten bai herri eta baita eliza ere, tartean 1419, 1523, 1542 eta 1558an. Horrela gotiko bilakatu zen. 1630ean udalak zabalduta ezkontza egiteko eraikina zaharberritu zuten. 1660ko ekainaren 9an, Luis XIV.a Frantziakoa eta Maria Teresaren arteko ezkontza kanoniko arranditsua ospatu zutenean eliza bukatu gabe zegoen. Esate baterako, errege‑gorteak erabili zuen atea hormatua dago eta gaur egungoa, gotikoa inspirazio‑iturri duena, askoz ere beranduago egin zuten. XVII. mendean zaharberritzeari ekin zioten 1761 arte.
Frantziako Iraultzak hasieran alondegia eta gero gerra-ospitale bilakatu zituen. 1884an berriro zaharberritu eta neogotiko bilakatu zuten.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arte munduan bere XVII. mendeko erretaula dela eta eta historian bertan 1660ko ekainaren 9an Luis XIV.a Frantziakoa eta Maria Teresa Austriakoa ezkondu zirelako ezaguna da. 1931ko martxoaren 7an Frantziako monumentu historiko bilakatu zen[2].
Barrualdea Lapurdiko elizen prototipoa da. Hiru galeria bikain ditu, absiderantz; karelak eta balaustreak zur landuaz eta torneatuaz eginak. Hiru solairuko koru aparta berriz eraiki zuten 1856an, Napoleon III.aren aginduz. Jasotako presbiterioan dago Lapurdi guztiko erretaularik bikainena. Martin de Bidacheren artelana da, edota, zehatzago esateko, haren tailerrean egindakoa. Horma‑hutsarteetan irudi hunkigarriak daude, gubia desberdinez eginak. San Leon, elizbarrutiaren zaindaria, eta San Roke, erromesen babeslea, betikotuta daude. Presbiterioaren azpian sakristia dago, errege‑opari baliotsuen gordeleku. Alboko erretaula batean ikustekoa da Errege magoen adorazioa, Restou margolariaren artelana, 1727an egina.
Jaiokundea ere olioz ederki egindako lana da, eta zurezko argi‑armiarma urreztatuak, brontzezkoen itxurakoak. Halaber, ederki zizelkatua dago munstroek eutsitako pulpitua.
Nabe zabal bakarrean dohaintza bat zintzilik dago eta El Águila itsasontzi inperialari dagokio. Eugenia de Montijo ontzi horretan ibiltzen zen eta galerna batean ia‑ia bizia galdu zuen. Organoa, Gérard de Rodezek egina, errege‑ezteietako berbera da.
Korura sartzeko kanpoko harrizko eskailera erabil daiteke; burdinazko karel artistikoa du, Pierre Etcheverryk forjatua, Akotzeko errementariak. Oktogono‑formako kanpandorrearen oinarria atari modukoa da, eta bi kaletara ematen du.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Barnealdea.
-
Kanpoaldea.
-
Jean de Luz elizako organoa.
-
Elizaren barneko ikuspegia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Euskal Herri Enblematikoa entziklopediako Itsasoko Historia. Euskal Kostaldeko Gida. liburutik txertatu zen 2014-12-18 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, liburu hori eta entziklopedia horretako beste zenbait Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Halaxe ageri da Herria aldizkariaren hainbat zenbakitan, besteak beste.
- ↑ Mérimée datu-basea
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Châtelier et SLC, François-Xavier. (2008). Le Guide de l’Église Saint-Jean-Baptiste - Saint-Jean-de-Luz. .
- Ospital, Jacques. (2008). Donibaneko Eliza. L’Église de Saint-Jean-de-Luz. Histoires d’une église du Pays basque. .
- Elissalt, Marie-Claire. (2006). L’Église de Saint-Jean-de-Luz – Donibane Lohitzuneko Eliza. .
- Ochoa de Alda, Charles Martin. (1992). Saint-Jean-de-Luz- Église Saint-Jean-Baptiste. Donibane Lohizune: Imprimerie Alinea.
- Dop, Pierre. (1932). L’Église de Saint-Jean-de-Luz. Baiona: Imprimerie du Courrier de Bayonne.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Lapurdi |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]