Euskaldunen arrada
Euskaldunen badia (ingelesez: Basque Roads; frantsesez: Rade des Basques) Bizkaiko golkoko badia babestua da, Frantziako Charente-Maritime departemenduan dagoena. Mendebaldean Oléron uhartea eta iparraldean Île de Ré ditu mugakideak. Arroxelako portua bere ipar-ekialdeko muturrean dago eta Rochefort herria hegoaldean, Charente ibaiaren bokaletik hurbil.
Bertan, Napoleondar Gerretan zehar, 1809an Euskaldunen badiako itsas-gudua egin zuten, britainiarren garaipen ospetsua izan zena. 1757an, Zazpi Urteko Gerran, britainiarrek Rocheforteko setioa saiatu arren, ezin izan zuten frantziarrak menderatu.
Artikulu hau Frantziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |