Eusko Ami

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eusko Ami
Jatorria
Argitaratze-data1906
IzenburuaAmi Vasco eta Eusko Ami
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania eta euskara
Argumentu nagusiaAbertzale (en) Itzuli

Ami Vasco izenburuaz, ondoren Eusko Ami gisa euskaratuta, 1906. urtean Iruñean eta Iber zein Ibero'tar Ebangelista ezizenez, euskal nazionalismoaren aldeko liburuxka ospetsua eman zuen argitara Ramon Goikoetxea kaputxinoak. Liberalen aurkakoa bazen ere, ez zuen integrismoaren edo karlismoaren bidetik jo. Gipuzkoarra aldizkarian idatzi zuen. Laster nazionalismoak bere oinarrizko katixima moduan hartu zuen.

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuxka katixima moduan idatzita dago, hau da, galderen erantzun zehatzen bitartez; guztiak 104 galdera eta ondorio bat dira. Jatorrizko testu osoa gaztelaniaz dator eta edukien aldetik lehenengo EAJren oinarri ideologikoak biltzen ditu: "Jaungoikoa eta lagi zarra"[1]. Lanak berragitalpen asko ezagutu zuen, azkenak Gerra Zibilaren ondorengo erbestean. Esaterako, Argentinako Ekin argitaletxeak sakelako liburu gisa 1958an plazaratu zuen; bi bertsio egin zituzten, euskarazkoa zein gaztelaniazkoa. Gerra ondorengo urteetan liburu txikiak egin ziren batez ere errepresioa sahiesteko. Ekin argitaletxeak Argentinan horrelako liburuxa landu zituen, gainean eramateko eta desagerrarazteko errazak.[2]

XX. mendeko bigarren zatian liburuaren ospea galduz joan zen, batez ere bere oinarri arrazisten eta ultrakatolikoen ondorioz.

Kapituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Abenderria"
  2. "Laterria"
  3. "Abertzaletasuna"
  4. "Aberria"
  5. "Aberriarenganako bearkiak"
  6. "Eusko abertzaletasuna (Endari buruz)"
  7. "Eusko abertzaletasuna edestiari buruz"
  8. "Euzko Alderdi Abertzalea"
  9. "Lege Zar edo Fuero zale alderdiak"
  10. "Karlatarren alderdia"
  11. "Azken gertaera nagusienak"
  12. "Urenburutzat ameriketarron eritzia" (Buenos Airesen gehitua)

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ami vasco. Bilbo: E. Arteche inprimategia, 1906.
  • Eusko ami. Buenos Aires, Ekin argitaletxea, 1958.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://atzoatzokoa.gipuzkoakultura.net/c94f26/index.php
  2. Jose Ramon Zabala Agirre: "Aproximación a la hemerografía del exilio vasco. 1936-1960", La Cultura del Exilio Vasco II, Donostia: J.A. Ascunce, 1994, 113.or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]