Jaun-goikua eta Lagi-zaŕa

Jaungoikoa eta Lege zarra» orritik birbideratua)
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jaun-Goikua Eta Lagi-zaŕa goiburua duen armarria
Artikulu hau serie honen zatia da:
Eusko
abertzaletasuna
EH mapa hutsa.png

Jaun-Goikua Eta Lagi-zaŕa (baita Jaun Goikua Eta Lege zarra idatzita ere) Sabin eta Luis Aranak 1895. urtearen amaieran sortutako goiburua izan zen, eusko abertzaletasunaren lema izateko.[1][2] Fueristen Jaungoikoa eta foruak goiburuan oinarrituta dago.[3]

Goiburuaren siglak- "JEL"- jelkide eta jeltzale adjektiboak sortzeko erabili zituzten.[1] Lagi-zaŕa (lege zaharra) Euskal Herriko antzinako legeei deritze, hau da, foruei. "Jaun-Goikua", berriz, erlijioari euskal abertzaletasunaren sorreran biziki inportantea izan zena.

Desadostasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hain goiburu konfesionala izateak desadostasunak ekarri ditu euskal nazionalismoaren hastapenetik hona.

1902an Madinabeitia doktoreak kritikatu zuen eta 1910ean, jada EAJren barnean, Errepublika aldarrikatzen zuten kide batzuek. Urte hartako otsailaren 24an El Liberal egunkarian artikulu bat argitaratu ondoren, Pedro Sarasketak, Segundo Ispizuak eta Francisco Ulaziak Eusko Alderdi Abertzale Errepublikanoa sortu zuten.[1] Abertzale laiko hauek, gero, Eusko Abertzale Ekintza sortuko zuten.

1977an, EAJk berriro eztabaidatu zuen goiburua baina Iruñean egindako biltzar batean mantentzea erabaki zuen.[1]

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1986an Kortatu taldeak, El estado de las cosas bere albumean, goiburua izenburua zuen abesti bat argitaratu zuen, Josu Landaren hitzak moldatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d   Estornes Zubizarreta, Idoia, Jaun-goikua eta lagi-zarra, Auñamendi Eusko Entziklopedia, http://www.euskomedia.org/aunamendi/63746?idi=es .
  2.   Villa, Imanol (2009-11-29), «La Ikurriña», El Correo, http://www.elcorreo.com/vizcaya/20091129/vizcaya/ikurrina-20091129.html .
  3. 1895. Sabino Aranak idatzi zuen: «el lema de Bizkaya ha sido Jaungoikua eta Foruak, que nosotros hemos sustituido por Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra, que significa lo mismo, pero es más euskérico que aquél».  Larronde, Jean Claude (1977), El nacionalismo vasco: su origen y su ideología en la obra de Sabino Arana-Goiri, 77. orrialdea .