Ekin argitaletxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Ekin argitaletxea 1942an Buenos Airesen euskal iheslariek sortutako argitaletxea zen, euskal kultura bultzatzeko asmotan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iheslari jeltzaleek sortua, sortzaileen artean Isaac López Mendizabal eta Andrés de Irujo zeuden, Manuel de Irujo (Andrésen anaia), Bernardo Estornes eta Sebastian Amorrorturen laguntza zutenak. Azkena 1910eko hamarkadan ihes eginikoa zen eta arte-lan enpresa zuen.

Politikoki bero sorreran Gerra Zibila eta diktadura frankistak eragina izan zuten euskal kulturaren egoera kontuan hartu behar da. Gainera, Bigarren Mundu Gerra zela eta, Europan ere ezin zen argitaletxerik sortu. Hori zela eta, gerra ondoren, Hego Amerikan ez ezik Europa osoan ere zeuden euskaldunen artean hedatu ziren argitaletxe berriaren lanak.

Lehendabiziko aleak "Biblioteca de Cultura Vasca" izeneko ("Ekin bilduma" izenaz ere ezaguna) bilduma hasi zuen: Arturo Campión El Genio de Navarra liburuaren berrargitalpena.

Ekinek euskaraz liburu asko eta, guztira, ehun liburu baino gehiago argitaratu ditu, historia, literatura, folklore eta politikaz ari zirenak. Bere Boletín del Instituto Americano de Estudios Vascos bilduma luzaroan argitaratua izan da.

Egoitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehendabiziko egoitza Isaac López Mendizabalen etxebizitzan bazen ere, laster Buenos Airesko Perú kalearen 175ean egon zen. 1970etik aurrera, egoitza "Laurak Bat" erakundean dago. Egungo zuzendaria Andrés de Irujoren alarguna den María Elena Etxeberri da.

Lan nabarmenenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]