Eustakio Azkarate-Askasua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eustakio Azkarate-Askasua

Bizitza
JaiotzaBergara1887ko irailaren 19a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1965eko otsailaren 5a (77 urte)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta apaiza

Eustakio Bixente Azkarate-Askasua Gantxegi (Bergara, Gipuzkoa, 1887ko irailaren 19a - Bergara, Gipuzkoa, 1965eko otsailaren 5a), apaiza, organo-jolea eta konpositorea izan zen [1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Feliz Azkarate Askasua Ugalderen eta Francisca Gantxegi Legarraren semea, Bergarako San Pedro elizan bataiatu zuten. [2] Amaren aldetik Jose Migel Sustaeta Elustiza (Aita Sustaeta) senidea zuen.

1911ko abenduaren 23an apaiz egin zen Gasteizen. Bergarako Santa Marina elizan lanean hasi bazen ere, herri berbereko San Pedro elizan egin zuen lan gero [3].

Koru-kanta erlijioso eta lan profano garrantzitsuak sortu zituen eta fama lortu zuen Bergarako San Pedro elizako Stoltz organoaren interprete bezala [4].

Mariaren Alaben korua sortu zuen eta koruaren obra musikal gehienak sortu zituen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eustakio Azkarate-Askasuak, Boni Laskurainekin elkarlanean, armonizatutako txisturako pieza.

Bi meza konposatu zituen, Te Deum, Birginari eta santuei abestiak, etab. Euskal kantutegia ere landu zuen hurrengo kantekin: "Basa txoritxu", "Orra or goiko", "Ileta-doinua" (txisturako martxa)[5], etb. [6]

Kuriositateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere herritik, Bergaratik, sekula ez irten izanaz aldarri egiten zuen. [7]

1987an, bere jaiotzaren mendeurrena zela eta, Bergarako Udalak domina sortu zuen bere irudiarekin alde batean eta "Libérame" piezaren partitura zati batekin bestetik, baita bere irudia zuen zigilua ere. [8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Azkarate-Askasua Gantxegi, Eustakio | Bergarako Udala» www.bergara.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).
  2. «Bautismo Eustaquio Vicente, Azcarate Ascasua, Ganchegui» artxiboa.mendezmende.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).
  3. «Azcárate-Ascasua y Ganchegui, Eustaquio - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).
  4. "Liberame", D. Eustaquio Azkarate - Askasua (Bergara, 1887 - 1965). (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).
  5. «Ileta Doinua partitura» partiturak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).
  6. «ccm :: Azcarate Ascasua, Eustaquio Azcarate Ascasua Ganchegui» composers-classical-music.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).
  7. (Gaztelaniaz) El padre Sustaeta – Amistad Judeo-Cristiana. (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).
  8. «bergara 1887 1987 medalla conmemorativa eustaqu - Compra venta en todocoleccion» www.todocoleccion.net (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]