Santa Marina eliza (Bergara)

Koordenatuak: 43°07′10″N 2°24′55″W / 43.1194°N 2.4152°W / 43.1194; -2.4152
Wikipedia, Entziklopedia askea
Oxirandoko Santa Marina
Alde Zaharra (Bergara)
Oxirandoko Santa Marina elizaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaBergara
Koordenatuak43°07′10″N 2°24′55″W / 43.1194°N 2.4152°W / 43.1194; -2.4152
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXVI. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
arkitektura barrokoa

Oxirandoko Santa Marina Bergaran dagoen eliza nagusia da, estilo gotikokoa. Bi epetan eraiki zen, 1542-1607 eta 1648-1672 bitarteetan[1]. Dorrea barrokoa da, 1701an gehitua.

Erretaula nagusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rococo estilokoa da erretaula nagusia, oskol formakoa. 1739-1743 bitartean egina da, Miguel Irazustari zor zaio, eta eskulturak, berriz, Luis Salvador Carmonarenak ditugu. Oin erdizirkularrekoa da, buruhormara itsatsita dago, eta zizeiluaz, gorputz bakarraz eta oskol formako erremateaz osatzen da. Hiru kaletan banatzen da eta kaleak zutabe ildaskatuen bidez bereizten dira. Zutabe hauek kapitel konposatua dute, eta fusteari itsatsitako edergarriak. Dekorazio oparoko idulkietan bermatuta daude zutabeak, eta hauen gainean, profil lerronahasiko taulamendua finkatzen da. Erakusmahai baten tankerako santutegiak zizeilua gainditzen du, lehen gorputzaren zati handi bat hartzen duelarik. Egiturak tenplete forma du, eta alboetara aingeruen taila bana duten kupula batek ixten du. Santutegiaren gainean Santa Marinaren horma-konka agertzen da, erdi-puntu beheratukoa eta alboetara fustea dekoratuta duten zutabeak dituela. Horma-konkaren gainean, taulamendua hartzen duela, arrautza-formako medailoi bat ageri da, martiritzaren eszena erliebean landuta duela.

Erretaularen alboetan, zutabearteko tarteetan, San Jeronimo eta San Augustinen irudiak ageri dira eserita, eta gorago, erdiko horma-konka handirako goranzko lerroa marraztuz, San Abdon eta San Senenen tailak agertzen dira idulki batzuen gainean, apaindura oparoaz jantzitako erremateen azpian.

Errematean, zutabeen gainean, bertute kardinalak agertzen dira eta multzo osoaren erdigunean, Salbatzailearen taila ikus dezakegu, bi aingeruz inguratuta. Erretaulak rococo estiloko dekorazioa du, eta idulkietan, zutabeen fusteetan, taulamenduan eta errematean agertzen zaigu dekorazio hori nagusiki. Altzariak ez du urreztadurarik eta polikromia tailetan agertzen da soilik. Taila hauetan margolan bikaina nabarmentzen da, eskulturen maila bikaina osatuz.

Santa Marinaren erretaula honek arkitektura zein eskultura alorretan eragin handia izango zuen eredu berria ekarri zuen Gipuzkoara, eta jarraitzaileak izan zituen ingurune osoan. Trazaeraren diseinua erabateko berrikuntza izan zen bere garaian, eta erretaulagintzako arkitekturaren etapa berria ekarri zuen. Eskulturari dagokionez, Luis Salvador Carmonak eginak dira, garai hartako eskultorerik onenetakoa eta bertako eskultoreen artean entzute handia lortu zuena. Eskulturek multzo bikaina osatzen dute, Euskal Herriko rococo estiloko erretaulagintzan goia jo zutelarik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa