Eva Guerrero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eva Guerrero
Bizitza
JaiotzaBilbo1982ko irailaren 25a (41 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdantzaria eta koreografoa

Twitter: evaguerrerorico Edit the value on Wikidata

Eva Guerrero Rico (Bilbo, Bizkaia, 1982ko, irailaren 25a) dantzaria eta koreografoa da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eva Guerrerok hainbat ikasketa egin ditu: BA Contemporary Performances Practices- Leeds Beckett University; Artes Escénicas- BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegia; eta Osteopatia- ESMO Sanasport.[1]

2005ean hasi zen lan eszenikoak sortzen, baina artistikoki heldu ahala, beste esparru batzuk jorratzen hasi zen: bideo-dantza, performancea, instalazioa eta narrazioa, "Destrucción mutua asegurada" liburua argitaratuz 2015ean.

Gorputza du, beti, bere lanaren oinarriaren abiapuntu. Material oso fisikoekin egiten du lan, hau da, erresistentzia, manipulazioa, arriskua, naturaltasuna, ez-aktuazioa, keinua, egunerokotasuneko ekintzak, gorputz itsusiak... testua erabiltzen du bai eszenan eta baita koreografiak sortzeko tresna gisa, inprobisazioaz gain.[2]

Dantza klaseak ematen ditu eta hainbat kolektibo artistikotako sustatzailea izan da (Plataforma Tirante, Los Man Ones, DOOS Colectivo), beti ere bere jarduera artistikoa kudeaketa eta produkzio lanekin uztartuz. Auto-kudeatutako "Lutxana" espazioan parte hartu du 8 urtez eta beste 5 "Noviembre Kulturala" jaialdia antolatzen eman ditu.[2]

Bere lanak ikusgai egon dira bai nazio mailan zein maila internazionalean (Euskal Herria, Katalunia, Cuenca, Londres, Brasil, Egipto, Philadelphia...). Gaur egun “Punto de Fuga Espazioa” kudeatzen du, eta Jemima Cano-rekin batera 2013an sortutako “DOOS Colectivo-an parte hartzen du.[2] DOOS-en helburua kultura, sormena eta formazioarekin loturiko jarduerak bultzatzea da, eta horretarako dantza, bideo eta antzezlanak ekoizten ditu. Ikastaroak ere antolatzen dira (autogestioa, dantza garaikidea, gorputz-kontzientzia) baita sortzaile berrientzako aholkularitza lanak ere.[3]

Sorkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dantza garaikidea:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • “Gorpuztu”. 2019[4]
  • “El fin de las cosas”. 2017 Karrikan 2017 saria.[5]
  • “Anotación nº 7”. 2016[6]
  • “Despues de todo”. 2014[7]
  • “Destrucción mutua asegurada”. 2012[8]
  • “Somos intensos por naturaleza”. 2011[9]
  • “Re-vestimentos”. 2008[10]
  • “La teoria del ser hojalata”. 2007[11]
  • “Me gusta tu vestido”. 2005
  • “1+1=1”. 2005[12]

Bideo dantza:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • “Tu sombra bajo mis pies”. 2013
  • “Des-constru-yendo”. 2008

Antzerkia:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • “Mírame cuando te hablo”. 2013

Argitalpena:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • “Destrucción mutua asegurada” liburua

Site specific:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

“Elementuak”. 2012

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. bio – Eva Guerrero. (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).[Betiko hautsitako esteka]
  2. a b c r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2017-12-01). «Doos Colectivo / Eva Guerrero» www.sarea.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).
  3. doos colectivo – Eva Guerrero. (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).
  4. (Gaztelaniaz) Antzokia, Teatro Arriaga. «Compañía Eva Guerrero: Gorpuztu» Teatro Arriaga Antzokia (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).
  5. (Gaztelaniaz) r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2017-02-15). «La compañía de danza Eva Guerrero, ganadora de la primera convocatoria de ayudas de la plataforma Karrikan, de apoyo a las artes escénicas de calle» www.kulturklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).
  6. (Gaztelaniaz) anotación nº 7 – Eva Guerrero. (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).
  7. colectivo, doos. (2014-02-19). DESPUÉS DE TODO-PROMO. (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).
  8. (Ingelesez) «Destrucción Mutua Asegurada "XI Noviembre Kulturala 2012"» Vimeo (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).
  9. colectivo, doos. (2013-07-01). PROMO "Somos intensos por naturaleza" Los Man Ones. (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).
  10. (Ingelesez) «re-vestimientos (danza contemporánea, 2008)» Vimeo (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).
  11. (Ingelesez) «La teoría del ser hojalata (danza contemporánea, 2008)» Vimeo (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).
  12. (Ingelesez) «1+1=1 (danza contemporánea, 2005-2007)» Vimeo (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]