Edukira joan

Eva Herzigová

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eva Herzigová

(2019)
Bizitza
JaiotzaLitvínov1973ko martxoaren 10a (52 urte)
Herrialdea Txekia
Familia
Ezkontidea(k)Tico Torres  (1996 -  1998)
Hezkuntza
Hizkuntzaktxekiera
Jarduerak
Jarduerakmodeloa, aktorea eta zinema aktorea
Pisua60 kilogramo
Altuera180 zentimetro

evaherzigova.com
IMDB: nm0381283 Allocine: 37243 Allmovie: p410849
Twitter: evaherzigova Instagram: evaherzigova Musicbrainz: 4cd792bc-9d09-4aad-aa19-a87a5676183a Discogs: 4368530 Edit the value on Wikidata

Eva Herzigová (Litvínov, 1973ko martxoaren 10a) txekiar top-modelo ohia eta aktorea da. Wonderbra izeneko bularretakoa bultzatu ondoren, mundu mailan ospetsu bilakatu zen.

Herzigova 1973an jaio zen Txekiako Errepublikako Most barrutian dagoen Litvinove udalerrian. Hantxe bizi izan zen familiarekin 1989ra arte. Bi neba-ahizpa ditu: Giri izeneko neba eta Lenka izeneko ahizpa,

Modelo ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

16 urte zituenean, lagun batek Madison modelo-agentziak Pragan antolatzen zuen lehiaketa batera aurkeztera animatu zuen, eta ezustean lehen postua lortu zuen.[1]

Lehiaketa irabazi ondoren, Parisera joan zen bizitzera, eta bertan lortu zuen Wonderbraren irudi gisa lehen agerraldi garrantzitsua, 1990ean. Kanpaina horrek munduari bira eman zion eta txekiar gazteak ospea lortu zuen, horrela bere ibilbide profesionalari hasiera emanez. Guess? markako jeans kanpainan ere agertu zen.[2]

Eva Herzigova 1997an.

Victoria's Secret etxeko katalogoan eta Sports Illustrated aldizkarian agertu zen. Zenbait filmetan parte hartu zuen, eta Playboy aldizkarirako posatu zuen biluzik, 2004ko abuztuan.[3]

2011n, Duran Duranen bideo musikalean parte hartu zuen Evak, Girl Panic!, Yasmin Le Bon, Cindy Crawford, Helena Christensen eta Naomi Campbell modeloekin batera.[4]

2013an, Brian Atwood diseinatzailearentzat posatu zuen, Something's Got to Give filmean Marilyn Monroe imitatuz.[5][6]

Besteak beste, “Maybelline”, “Calvin Klein”, “Christian Dior”, “Laura Biagiotti” eta “Rocco Barocco”-rentzako kanpainetan parte hartu zuen. Eta munduko diseinatzaile nagusiekin lan egin zuen, besteak beste, John Galliano, Vivienne Westwood, Gianni Versace, Giorgio Armani, Thierry Mugler eta Paco Rabannerekin.[7]

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bon Jovi bateria-jotzailearekin ezkondu zen, 1996ko irailean, Tico Torresekin.[8] Bikotea 1998ko ekainean dibortziatu zen.

Hiru seme-alaba izan zituen Gregorio Marsiajekin: George (2007ko ekainaren 1ean jaioa, Turinen), Philipe (2011ko martxoaren 13an jaioa) eta Edward (2013ko apirilean jaioa).[9][10][11]

Filma Urtea Rola Oharrak
Inferno[12] 1992 Telebistan emana
Les Anges gardiens 1995 Tchouk Tchouk Nougat
L'amico del cuore 1998 Frida Seta
Just for the Time Being 2000 Christine
Modigliani 2004 Olga Khokhlova
The Picture of Dorian Gray (Dorian Grayren erretratua) 2005
Eva - corto de Gaspar Noe 2005 Eva Herzigová
Girl Panic! - Duran Duran 2011 Bere burua
Cha cha cha 2013 MIchelle
Pohádkář 2014 Karla
Jan Masaryk: la traición de Múnich 2017 Madla
Isabel Marant, naissance d'une collection 2019 Bere burua

Costa Concordia gurutzaontziaren inaugurazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktoreak bete zuen ontzi guztien ohiko inaugurazio ekitaldia: Costa Concordia ontziaren kroskoaren kontra xanpain botila bat apurtzea. Hala ere, botila ez zen hautsi, eta zantzu txar gisa interpretatu zen. Ontzia 2012an hondoratu zen.[13]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]