Exèrcit Popular Català
Exèrcit Popular Català (EPOCA), euskaraz Kataluniako Herri Armada, Kataluniaren nazio askapena helburu zuen talde armatu bat izan zen, 1970 eta 1971 bitartean agertua.
Erakundea sortzeko saiakera bi izan ziren lehenago, 1964 eta 1968an. Militantzia gehiena, Front Nacional de Catalunya-tik etorritakoa zen. Jaume Martínez Vendrell, Front Nacional de Catalunyako adar militarraren arduraduna, EPOCA erakundeko berrogeita hamar bat militanteak militarki prestatzeaz eta formazio praktiko nahiz teorikoa emanteaz arduratu zen. Armak Sporri goitizena zuen kataluniar-suitzar baten bidez lortu zituzten. Berrogeita hamar militante hauek berrehun pertsona inguruko azpiegitura legala zuten, militante bakoitzeko lau.
Erakundearen ekintzarik entzutetsuenetako bat Josep Maria Bultó industrial eta Bartzelonako alkate frankista ohiaren erailketa izan zen.
1979an EPOCA desegin zen eta militante asko Terra Lliure talde armatura pasatu ziren.