Exhibition Road Courtyard

Koordenatuak: 51°29′49″N 0°10′25″W / 51.49705°N 0.173539°W / 51.49705; -0.173539
Wikipedia, Entziklopedia askea
Exhibition Road Courtyard
Victoria and Albert Museum
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaKensington eta Chelsea
Koordenatuak51°29′49″N 0°10′25″W / 51.49705°N 0.173539°W / 51.49705; -0.173539
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2017
Izenaren jatorriaSackler familia
Arkitektura
ArkitektoaAmanda Levete
Azalera1.200 m²

Exhibition Road Courtyard (Sackler Courtyard gisa ezaguna, 2017an inauguratu zenetik eta 2022 artean) Londresen dagoen plaza eta patio publikoa da, eta Londresko Victoria eta Albert Museorako sarrera gisa balio duena[1]. Eraikin eta egitura hau 2017an osatu zen eta Amanda Levete arkitektoak sinatua, honen AL_A arkitektura-bulegoak diseinatu zuen.[2]

Patioak kalera ematen du (Exhibition Road), arku multzo baten bidez. Zoruan eskuz egindako 11.000 teila daude,portzelana irristagaitzez eginak, apropos sortutako materiala, lehenago inon ez sortuak.[3] Patioak kafetegi bat ere badauka.

Izen eztabaidatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ireki zenean Sackler Courtyard deitu zioten patioari, Sackler familiarengatik, Purdue Pharma konpainiarekin lorutako familia: Estatu Batuetako opioideen krisia elikatu izana zuzenean enpresa horri eta hartan erabakiak hartu zituzten Sacklertarrei leporatu izan zaie. Theresa Sackler familiako ordekaria Victorua and Alberteko zuzendaritza batzarrean zegoen patioa ireki zenean.

2019an, Nan Goldin argazkilari eta ekintzaile estatubatuarra eta P.A.I.N. talde aktibistak protesta egin zuten Sacklertarreen aurka patio honetan bertan. Museoak “Sackler izena ezabatzeko” eskatu zuten; familiari lotutako errotulo eta azpi-erakindeen izendapena kentzeko, eta dohaintzei uko egiteko. Goldin eta 30 manifestarik pilula botilak eta billete gorriz zikinduak zabaldu zituzten patioan.[4]

2022an, Museoak presioa horien aurrean atzera egin zuen, eta izena kendu zion patioari. Orduan ez zen beste izenik iragarri, baina museoko 2023 mapek Exhibition Road Courtyard izena dute bertan.[5][1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «V&A Digital Map | Interactive Museum Floor Plan» www.vam.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
  2. WA Contents. (30 June 2017). AL_A Completes World’s First Porcelain Courtyard For V&A Museum. World Architecture.
  3. Dowdy, Clare. (18 May 2017). Death, determination and design: how Amanda Levete is transforming London's V&A. Wired.
  4. Harris, Gareth. (16 November 2019). Nan Goldin brings first PAIN protest to the UK, storming the Victoria and Albert Museum. The Art Newspaper.
  5. Thorpe, Vanessa; Walters, Joanna. (1 October 2022). V&A drops financial ties with Sackler family over links with opioids. The Guardian.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]