Victoria and Albert Museum

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Viktoria eta Alberto museoa
Berezko izena Victoria and Albert Museum
Viktoria eta Alberto museoa
Victoria eta Alberto museoaren aurrealdea.
Herrialdea  Ingalaterra
 Erresuma Batua
Hiria Londres
Helbidea Cromwell Gardens, South Kensington, Kensington eta Chelsea (SW7 2DD)
Koordenatuak
Victoria and Albert Museum hemen kokatua: Londres
Victoria and Albert Museum
Victoria and Albert Museum
Victoria and Albert Museum (Londres)
Irekitze data 1852
Zuzendaria Mark Jones
www.vam.ac.uk


Sarrerako aretoa.

Victoria and Albert Museum (euskaraz Viktoria eta Alberto museoa, sarritan V&A hizkiekin laburtua) Ingalaterrako Londres hiriburuan dagoen museoa da. Kensington eta Chelsea barrutiaren barnean dagoen South Kensington eremuan kokatzen da, Zientzia Museoaren eta Historia Naturalaren Museoaren ondoan dago. 2003an Europako urteko museoa aukeratua izan zen.

Apainketa arteei eta diseinuari buruzko munduko museo handienen artean kokatzen da, 4,5 milioi objetuz osaturiko bilduma finko bat duelarik. Viktoria I.a eta Alberto Printzearen omenezko izena darama, 1852an ireki zen, eta hainbat handitze eta eraldaketaren ondoren, gaur egun 51,000 m²-ko azalera eta 145 areto ditu.

Bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eskulturak: Museoko 26 galeriatan aurkitzen dira eta alabastro, brontze, boli edo igeltsuzkoak dira. Bereziki adierazgarriak dira Pizkundekoak (tartean Donatelloren Ascension) eta Rodinen 17 eskultura.
  • Keramika eta beira: 21 galeriatan aurkitzen dira. Europa, Ekialde Hurbila eta Ekialde Urrunekoak dira.
  • Altzariak: 37 galeriatan aurkitzen dira. Bereziki aipagarriak dira XVIII mendeko ale frantses eta ingelesak.
  • Urregintza: 22 galeriatan Europa eta Ekialde Hurbileko 35.000 piezatik gora daude ikusgai; metalezko kopak, dominak, armak, erlojuak...
  • Indiako artea: 1500 eta 1900 arteko artelan ugari daude ikusgai, oihalak, armak, beirak, margolanak, brontzeak, bitxiak...
  • Ehunak eta jantziak: 18 galeriatan zehar XVII mendetik gaur egun arteko moda azaltzen da.
  • Ekialde Urruneko artea: 8 galeriatan Txina, Japonia, Korea eta Asia hegoekialdeko artelanak agertzen dira; eskulturak, altzariak, jadeak, keramika, ehunak, armadurak...
  • Margoak, grabatuak, marrazkiak eta argazkiak: XVIII eta XIX mendeko margolan britainiarrak eta XVI eta XIX arteko margolaritza europearra.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazio praktikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Helbidea: Cromwell Gardens, London SW7
  • Ordutegia: 10:00 - 17:45
  • Metro geltokia: Circle roundel1.PNG District roundel1.PNG Piccadilly roundel1.PNG South Kensington

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Victoria and Albert Museum Aldatu lotura Wikidatan