Yo, Minoría Absoluta
Yo, Minoría Absoluta | ||||
---|---|---|---|---|
Extremoduro taldearen estudioko albuma | ||||
Argitaratze data | 2002 | |||
Musika mota | Rock | |||
Iraupena | 42:51 | |||
Hizkuntza | Gaztelera | |||
Diskoetxea | DRO | |||
Ekoizpena | Iñaki “Uoho” Antón | |||
Extremoduro taldearen kronologia | ||||
|
Yo, Minoría Absoluta Extremoduro rock talde extremeñoaren estudioko 8. albuma da, Iñaki “Uoho” Antónek grabatua eta ekoiztua, eta 2002an DROk argitaratua.
1998an Canciones Prohibidas kaleratu zutenetik lau urteko atseden diskografiko baten ondoren, Extremodurok 2002an disko berria kaleratzen du, aurreko albumean erabilitako artifizialtasunetik eta moldaketa zailetatik, hari eta haize sekzioak barne, ihes egiten duena. Yo, Minoría Absoluta albumarekin, taldea bere ibilbide musikal osoan zehar bereizgarri izan duen rock gogorrera itzultzen da. Kaleratzeko orduan, Roberto Iniestak, Extremoduroko liderrak, “egin duen album onena” bezala kalifikatzen du.
Jatorrian, albuma CD/DVD formatuan kaleratu zuten; lehenak diskoa bera biltzen zuen bitartean, bigarrenak albumeko bi abestiren musika bideo bana eta zuzenean grabatutako bost abesti zituen.
Zaleek, Canciones Prohibidas albumaren arrakasta xumearen ondoren, album berria gogoz hartu zuten, taldeak denborarekin indarrik galdu ez zuela baieztatu zuten hainbat abesti agertu zirelarik. Aipatzekoak dira nagusiki "A fuego", "La vereda de la puerta de atrás", "Puta" eta "Standby". Azkenengo honek ezaugarri bat du, Extremoduroren abestietan arraroa dena, amodiozko historia bat hirugarren pertsonan kontatzea.
Manuel Martín Cuencaren La flaqueza del bolchevique (2003) filmean, albumeko hiru abesti agertzen dira: "Puta", "A fuego" eta "Standby", Luis Tosar interpretatutako protagonistaren egoera animikoak deskribatzen dutenak. Pelikula honen trailerrean ere Standby entzuten da.
Abesti zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Yo, Minoría Absoluta | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Znbk. | Izenburua | Idazlea(k) | Ahotsa | Iraupena | |||||
1. | "A fuego" | Roberto Iniesta, Iñaki 'Uoho' Antón | Iniesta | 5:25 | |||||
2. | "La Vereda De La Puerta De Atrás" | Iniesta, Antón | Iniesta | 4:02 | |||||
3. | "Hoy Te La Meto Hasta Las Orejas" | Iniesta, Antón | Iniesta | 3:42 | |||||
4. | "Standby" | Iniesta, Antón | Iniesta | 3:27 | |||||
5. | "Menamoro" | Iniesta, Antón | Iniesta | 3:07 | |||||
6. | "Luce La Oscuridad" | Iniesta, Antón | Iniesta | 3:50 | |||||
7. | "Cerca Del Suelo" | Iniesta, Antón | Iniesta | 4:41 | |||||
8. | "Puta" | Iniesta, Antón | Iniesta | 5:21 | |||||
9. | "Buitre No Come Alpiste" | Iniesta, Antón | Iniesta | 4:17 | |||||
10. | "La Vieja (Canción Sórdida)" | Iniesta, Antón | Iniesta | 4:43 |
Langileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Roberto "Robe" Iniesta: ahotsa eta gitarra
- Iñaki "Uoho" Antón: gitarra eta koruak
- Miguel Colino: baxua
- José Ignacio Cantera: bateria
eta
- Fito Cabrales eta Sara - koruak
- Gino Pavone - perkusioa
- José Alberto Batiz - slide 5. abestian
- Javi Isasi - tronpeta 5. abestian
- Lourdes Aldekoa - koruak 3. abestian