Ezkongai-harreman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vicente Palmaroliren 'Konfesioa', 1883.

Ezkongai-harremana ezkongaien egoera da, hau da, bi pertsonen arteko maitasun-harreman bat, ezkontzeko balizko asmoarekin. Prozesu horren bidez, bi pertsonak adiskidetasunetik haratuagoko harreman intimo bat garatzen dute.

Ezkongai-harremanaren aurreko testuinguruan, honako hauek egiten dira: gorteatzea, «maitakerietan/jolaskerietan ibili» izeneko jarduera (maitasun-harremanean lehen urratsak ematea), seduzitzea (formalizatzen ez den maitasun-jokoa, konpromisorik hartu gabe seinaleak ematea) eta amodiozko hitzorduak (dating, miai (japonieraz: 見合い?) [1] edo elkar ezagutzeko asmoz egiten diren topaketak); Biek harremanari hasiera ematearekin ados egonez gero, bikotetzat jo da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Applbaum, Kalman D.. (1995). «Marriage with the Proper Stranger: Arranged Marriage in Metropolitan Japan» Ethnology 34 (1): 37-51..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Soziologia Artikulu hau soziologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.