Gorteatze (giza portaera)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eastman Johnson estatubatuar margolariaren 'Hegoaldeko gorteatzea'

Gorteatzea edo gortea egitea norbaiti, dama edo emakumezko bati bereziki, lagun egitea da, haren maitasuna lortzeko, haren gustuko eta harentzat erakargarri izaten saiatuz.[1] Animalia askok, tartean gizakiok, gorteatze-teknikak erabiltzen ditugu ugaltze asmoekin.

Gorteatzearekin loturiko ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko kultura gehienetan hitzordua informala izaten den heinean, kultura tradizionaletan, gorteatzea, berriz, oso arau espezifiko eta formalak dituen jarduera egituratua da. Gizarte batzuetan, gurasoek edo komunitateak balizko bikotekideak aukeratzen dituzte seme-alabentzat edo komunitate horietako kideentzat, hurrenez hurren. Japonian, ezaugarri horiek dituen «ommiada» izeneko gorteatze mota bat dago, non gurasoek aditu bati ordaintzen dioten beren seme-alabentzako bikotekide potentzialak aukeratzen laguntzeko. Bikotekideak hitzordua onartzen badu, bilera formal bat egiten dute, eta bertan aditua eta sarritan gurasoak egoten dira. Hitzordu gutxi batzuen ondoren, bikoteak erabaki behar du ezkondu ala ez.

Kultura batzuetan, gorteatzea hitzarmenezko ezkontzak ezeztatzen du, non gurasoek gazteentzat bikotekideak aukeratzen dituzten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. Gorte. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Soziologia Artikulu hau soziologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.