San Martin eliza (Ezpeize)

Koordenatuak: 43°16′03″N 0°52′46″W / 43.267542°N 0.879529°W / 43.267542; -0.879529
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezpeizeko eliza» orritik birbideratua)
San Martin eliza
 Monumentu historikoa
Ezpeizeko San Martin eliza.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Zuberoa
HerriaEzpeize-Ündüreine
Koordenatuak43°16′03″N 0°52′46″W / 43.267542°N 0.879529°W / 43.267542; -0.879529
Map
Historia eta erabilera
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaBaionako elizbarrutia
Arkitektura
Ondarea
Mérimée IDPA64000069

Ezpeizeko San Martin eliza Ezpeizen (Ezpeize-Ündüreine, Zuberoa) dagoen eliza da. 1925etik aurrera monumentu historiko dago izendaturik[1]. Eliza, barnean dituen margolanengatik da ezaguna batez ere.

Elizako margolanen berritze-lanak, 2010an.

XVIII. mendeko oihal batzuk berritzerakoan, hauen atzean, XVII. mende hasierako beste margolan batzuk agertu ziren, freskoak, Kristoren bizitza adierazten zutenak.[2] Irudiotan aurpegiera asiarreko hainbat norbanako agertzen diren aldetik, irudi hauek Jesusen Konpainiarekin zerikusia izan dezaketela uste da.[3][4]

Balizko erlazio honek ere azalduko luke jatorrizko irudi hauen ezkutatzea, 1764an Frantziak jesulagunak kanporatu baitzituen eta litekeena da kanporatze honen ondotik jesulagunen ondarea ezabatu nahi izana.[4]

Margolanen berritzeaz gain, lanetan teilatu berria ere jarri zitzaion elizari, euriaren ondorioz gerta zitezkeen balizko filtrazioak ekiditeko.[2]

2010eko azaroaren 11an, San Martin egunez, margolanen berritze lanak amaiturik, elizak berriz ireki zituen ateak.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]