Eztabaida:Arrasate Euskaldun Dezagun

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Laguntza behar dut[aldatu iturburu kodea]

ERreferentzia batzuk sartu ditut baina ez dakit nola aktibatu, badirudi ez direla aintzat hartuak izan eta gure artikulua ezabatzeko arriskuan omen dago. Zer egin behar dut gordetzeko? Itxaro AED (eztabaida) 11:40, 12 otsaila 2024 (CET)[Erantzun]

Aupa @Itxaro AED: erreferentzientzako begiratu Laguntza:Erreferentziak eta Wikipedia:Estilo gida#Erreferentziak eta oharrak. Baita laguntza orri orokorrean Nola txertatu erreferentziak bideoa aurkitu dezakezu.
Idazkerari buruz, edukiak egiaztagarria izan behar du (ikus Wikipedia:Egiaztagarritasuna). Arrasateko euskara elkarteon jarduera eta lan egiteko modua eredu izan dia gaur egun Euskal Herri osoan zehar diharduten 80tik gora euskara elkarteentzat. bezalako esaldiek, gutxienez erreferentzia bat behar dute, iturri neutral batena, bestela autopromozioa dirudite.
Behin zuzenketa ohiek eginda eta erreferentziak txertatuta txantioliak kendu daitezke. ONdo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 15:06, 12 otsaila 2024 (CET)[Erantzun]
Eskerrik asko!
Lortu dut erreferentziak sartzea. Eta ezabatu dut aipatu didazun esaldia nahiz eta objetiboa zen, AEDren ereduari jarraituz eratu baitziren euskara elkarteak makina bat herritan. Itxaro AED (eztabaida) 15:27, 12 otsaila 2024 (CET)[Erantzun]
@Lainobeltz Eskerrik asko EUWPko politikak gogora ekartzearren. Nolanahi ere, zentzuzkoa dirudi jartzen duena, eta irudipena dut erreferentzia urritasuna dela traba nagusia, baina hori pixkanaka gehitzen joan daiteke, eta nahikoa dagoenean artikuluaren goiko ohartarazpena kendu. Zer iruditzen? Goraintzi bioi Iñaki LL (eztabaida) 17:02, 12 otsaila 2024 (CET)[Erantzun]
@Iñaki LL: bai, hori da nik diodana. Izatez ez naiz ari edukia kentzeko eskatzen, erreferentziak jartzeko baino. Egongo direlakoan nago, eta uste dut AED bezalako talde batek ondo landutako eta ondo erreferentziatutako artikulu bat merezi duela.
@Itxaro AED: Erreferentziak era okerrean ari zara erabiltzen, barne esteken "laguntzaile" moduan edo. Erreferentziak Wikipediako artikuluetako informazioa zein iturritatik lortu den jakinarazteko erabiltzen dira (ikus erreferentzien laguntza orria).
Kendu diot autopromozio txantiloia. Ondo izan biok, -Lainobeltz (eztabaida) 22:13, 12 otsaila 2024 (CET)[Erantzun]