Eztabaida:Buenaventura Durruti

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Aipamenak espainolez[aldatu iturburu kodea]

Artikulu hau ondo landuta eta garatuta dago, baina akats bat dauka nire uste apalez: bertan agertzen diren aipamen guztiak espainol hutsez daude, eta aipamen horiek artikuluaren laurdena edo osatzen dute. Nire iritziz, euskarazko Wikipedian agertzen diren aipamenak euskarara itzulita agertu beharko lirateke, euskaldun guztiek ez baitakite espainolez (zer gertatzen da Ipar Euskal Herriko batek irakurtzen baldin badu artikulua?). Ingelesezko Wikipedian, esaterako, artikulu honetan agertzen diren aipamenak ingelesez daude, ez espainolez. Beraz, ez litzateke ideia txarra izango itzultzea. -Josu (eztabaida) 21:19, 30 azaroa 2015 (UTC)

Bat nator. --Xabier Armendaritz 2015-11-30, 21:57 (UTC)
Oido kozina, e? Ea pixkanaka...-Koro (eztabaida) 10:22, 1 abendua 2015 (UTC)