Lankide:Koro
|
|
Wikimedia CAT kapituluaren alde nago. Eta zu? Mesedez, sina ezazu hemen, laguntzeko. I support the Wikimedia CAT chapter. Don't you? Please, give us your support. |
Koro
- Zaldibian jaio nintzen. Abaltzisketan bizi izan nintzen. Ordizian bizi naiz orain.
- Ordiziako Jakintza Ikastolan egiten dut lan eta Historia, Ekonomia eta Enpresa eta Psikologia gaiak ematen ditut Batxilergoan. www.koroirastorza.com
- Musikan zaletua naiz: The Doors, The Clash, The Cramps, Parálisis Permanente, Janis Joplin, AC/DC, Iggy Pop, Rammstein, Nick Cave, Tom Waits, Patti Smith... eta beste askooooo!
Lantzen aritu naizen artikuluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Andres Urdaneta (nabarmendua!)
- Benalup-Casas Viejas
- Burrunbazale
- Checkpoint Charlie
- Habemus Papam
- Itzulbidaia
- Kaizen
- Konpetentzia: 2007ko martxoaren 12ko 17:46an egin nuen nire lehen artikulua eta Andres Urdaneta izan zen. Ondoren etorri ziren, kronologikoki, Burrunbazale, Habemus Papam, Zezilia Erromakoa, Peter Fechter, Checkpoint Charlie, Filipinak, Itzulbidaia, Manilako galeoia eta Gaitasun. 2007ko abenduaren 8an izan zen hori, goizeko 10:21ean... Jai izango nuen nonbait!
Zapo-zapo ibili nintzen hasiera haietan: argazkiak ezin txertatu, formatoa ezin dominatu, euskarazko hainbat hitzekin borrokan.... Eta hala bada, hala bedi esan dut beti, batzuetan ados, besteetan kontra, baina tira! Euskarazko Wikipedia zaindu beharreko altxorra dugula kontsideratu dut beti eta goxo-goxo zaindu beharko genukeela... Hala bada, hala bedi eta porlapazunavemaría. Konpetentzien inguruko ikastaroan ari ginen bete-betean eta GAITASUN hitzetik ezberdindu genuen.
- Nik HEZKUNTZAri dagokion KONPETENTZIA nahi dut hemen azaldu. Behar beharrezkoa jotzen dut Wikipedia euskaldun hau erabat eguneratuta izatea eta termino hau pil-pilean dugu gaur egun, PISA informeak izua zabaldu duen une honetan... Inork entzuten ote ditu nire aiumak? Eskerrik asko.Koro 18:21, 9 Abendua 2007 (UTC).
Hori idatzi zuen wikilari nobato honek eta norbaitek entzun zituen, noski, azkenean jaio baitzen ditxosozko KONPETENTZIA hitza. Bere gorabeherak izan ditu gaur arte...
2010eko otsailaren 6an, 14:06an desagertu zen berriro KONPETENTZIA hitza. Beno... ez zen desagertu, hor baitago oraindik, baina ez da hitz bera.
- KONPETENTZIAk horrela zioen: Konpetentzia hitzak adiera ezberdinak ditu gure eguneroko hizkeran: mediku hori "konpetentea" da, epailearen "konpetentzia" da... Hiztegi batzuetan "gaitasun" hitzaren pareko ikusten dugu, baina hitz hau bere nortasun propioa hartzen ari da egunetik egunera. Euskal Curriculumean horrela definitzen da: Baliabide multzoa, batera eta era integratuan erabiltzea, egoera bati irtenbidea eraginkortasunez emateko. Derrigorrezko Eskolaldiko Euskal Curriculumean erabiltzen den terminoa denez, hezkuntza arloan nortasun propioa lortu duen kontzeptua dela esan dezakegu, gaitasun hitzarekin bereizgarri asko konpartituz, baina, era berean, ezberdintasuna mantenduz; honekin alderatzen badugu, konpetentzia hitzak izaera integratzailea azpimarratzen du eta gizabanako batek egoera zehatz batean bere ahalmena edo potentziala kudeatzeko duen gaitasuna dela ulertzen da.
- GAITASUNAK horrela dio: Hezkuntzan, gaitasuna edo konpetentzia pertsonak jarduera bat burutzeko zein bakarkako eta gizarte-betekizunetarako dituen ahalmenen multzoa da.
Nik bi gauza ezberdin ikusten ditut.
Badakit denok ari garela euskal Wikipedia hobetu nahian eta ez dut eztabaida gehiagorik nahi. Horregatik jarriko dut nire iritzia nire lankide orrian eta kitto, eta ez beste inon, ez baita eztabaida. Ni, behintzat, ez nabil kexaka. KONPETENTZIA hitzaren edukiaz aritu naiz orain arte eta horrek ez badu lekurik hemen, konforme! Goazen beste lan batera! Hementxe utziko dut nire ustearen konstantzia eta aurrera jarraitzeko "gaitasuna" erakutsiko dugu.