Eztabaida:COVID-19 pandemia

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Izen aldaketa asko egin zaizkio orrialde honi eta ez dakit oraintxe duena egokiena den. "Gaixotasun" terminoa zabalegia iruditzen zait kasu honetan eta beste wikipedietan ez da ageri: 2019–20 coronavirus outbreak, Epidèmia per coronavirus de 2019-2020, Coronavirusutbrottet 2019–2020 eta Epidemia de neumonía por coronavirus de 2019-2020. Azken horrekin ez nator bat, pneumonia gaixotasunaren sintometako bat delako, baina ez bakarra. Ez dakit ordea oso egokia den koronabirusaren izen zientifikoa izenburuan jartzea, gizartean eta hedabide nagusietan "koronabirus" gisa aipatzen denean, baita beste Wikipedietan ere. "Gaixotasun" terminoaren ordez "koronabirus" terminoa erabiliko nuke eta ingelsezko wikipedian, suedierazkoan eta katalanezkoan bezala, data izenburuaren hasieran jarriko nuke. Zuek esan Theklan, Assar, Danwasd, Lainobeltz, Elhuyar Fundazioa. Xabi22 (eztabaida) 18:02, 6 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]

Aupa Xabi22. Uste dut nahastuta zabiltzala birusaren eta gaixotasunaren izenekin. Ez da arraroa, hedabide ia guztietan berdin-berdin egiten ari baitira nahaste hori. "COVID-19" ez da koronabirusaren izena, gaixotasunaren izena baizik. Koronabirusaren izena SARS-CoV-2 da. Horregatik uste dut garrantzitsua dela gaixotasunaren izena izenburuan agertzea, hain zuzen. Beste kontu bat da "gaixotasun" hitza sartu behar den ala ez. Nik sartu badut, izan da ez dudalako gogoko marratxoarekin arazoak ematen dituzten izenak (estetikoak besterik ez badira ere). Ez dut gustuko "COVID-10aren 2019-2020ko agerraldia", edo, oraindik marratxo gehiago izango lituzkeen "COVID-19-aren 2019-2020ko agerraldia".--Assar; (erantzun hemen) 07:35, 7 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]
Arrazoi duzu Assar. Hedabideetan askotan nahasten dituzte eta ni ere nahastu naute. Ziur aski jende asko egongo dira nahastuta eta horregatik, nahaspila hau bideratze aldera, birzuzenketa orri batzuk sortu ditut. Xabi22 (eztabaida) 19:23, 7 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]

Kontinenteka zatitu dut[aldatu iturburu kodea]

Kontinenteka zatitzen badugu errazagoa da jarraipena. Faltako litzateke sarrera on bat egitea kontinente bakoitzaren atalari eta kontinenteen artikuluan sakontzea ere herrialde batzuetan. Gero, herrialde horietako bakoitza ere bereizi dezakegu, errazteko mantentze lanak.-Theklan (eztabaida) 20:26, 11 apirila 2020 (CEST)[Erantzun]

Taula erraldoia[aldatu iturburu kodea]

Theklan eta Luistxo, herrialdekako COVID-19 kasuei buruzko taulan ibili zareten gainerako guztiei. Ez dakit taula hori beste artikulu batera pasa daitekeenik (eguneratze kontuan zaildu ditzakeelako-edo), baina nik taula hori soberan ikusten dut artikulu honetan eta Zerrenda motako artikulu batera pasa behar delakoan nago. Xabi22 (eztabaida) 14:54, 12 uztaila 2020 (CEST)[Erantzun]

Prosagatik aldatu eta gaurkotua badago, niregatik bai. -Theklan (eztabaida) 20:36, 12 uztaila 2020 (CEST)[Erantzun]
Theklan. Wikidatatik dabilela uste dut eta automatikoki eguneratzen dela. Horregatik, orrialdez aldatuta eguneratze horiek bertan behera geratuko ote diren beldur naiz. Halakorik gertatu al daiteke? Xabi22 (eztabaida) 14:31, 13 uztaila 2020 (CEST)[Erantzun]
@Xabi22: Ez, jarraituko du gaurkotzen. -Theklan (eztabaida) 15:09, 13 uztaila 2020 (CEST)[Erantzun]