Eztabaida:Eskiula udalerria Zuberoa ala Bearno den

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Izenburu iluna[aldatu iturburu kodea]

Izenburua irakurrita, ematen du Zuberoa eta Bearno elkarren aurka ari direla Eskiulan, eta ez da horrela. Beste izenburu hau proposatzen dut: Eskiula udalerria Zuberoa ala Bearno den. --Xabier Armendaritz Xabierri galderak edo oharrak egiteko, klikatu hemen 15:00, 7 Urria 2011 (UTC)

Nik hau proposatuko nuke: Eskiula herriaren xiberotartasuna (edo zuberoatartasuna). Ea zer iruditzen zaizuen. - --Joxemai; (erantzunak) 15:10, 7 Urria 2011 (UTC)

Ados eman dituzuen arrazoiekin, izenburua aukeratzeko orduan Eskiula artikuluak dakarren Historia eta Zuberoa-Bearno afera atalarena berrartu nuen; beraz, izenburua aldatzearen alde. Bi proposamenei buruz ez dut iritzi argirik, biek konpontzen dute oraingoak duen arazoa; ea zer dioten lankideek.--Adrar; esan? 16:54, 7 Urria 2011 (UTC)

Joxemaik dakarren proposamena, euskara batuan (euskara batuan aritzea baita euskal Wikipediako politika funtsezkoena), Eskiula herriaren zuberotartasuna litzateke. Abantaila hau ikusten diot: gramatikaren aldetik izena dela (nire proposamena zehar galdera da, nahiz eta izen sintagmatzat ere erabil daitekeen). Eragozpen hau ikusten diot: ez duela argitzen artikuluaren gaia. Izan ere, irakurleak lehenengo begiratuan ez daki

  • ea hor zer esplikatzen den Eskiulak zuberotar izateko zein modu duen (hau da, Eskiula zuberotarra dela eta hor esplikatzen dela zein motatako zuberotartasuna duen),
  • ea hor neurtzen den zenbateraino den Eskiula zuberotarra, edo
  • ea hor adierazten den Eskiula erabat zuberotarra dela («Sabino Aranaren abertzaletasuna» irakurrita pentsatuko genukeen bezala).

Nik uste nik proposatutakoa argiagoa dela. Ez dut uste hoberena denik (izango da hoberik, dudarik gabe), baina oraingoz ditugun hiru aukeretatik (Zuberoa-Bearno afera Eskiulan, Eskiula udalerria Zuberoa ala Bearno den eta Eskiula herriaren zuberotartasuna) eragozpen gutxien dituena dela uste dut.

Artikuluaren hasiera hau litzateke: «Eskiula udalerria Zuberoa ala Bearno den argitzea da artikulu honen helburua». --Xabier Armendaritz Xabierri galderak edo oharrak egiteko, klikatu hemen 16:26, 7 Urria 2011 (UTC)

Azken argudio sortarekin konbentzitu egin nauzu; artikuluaren hasiera zelan erredaktatu ere ez da kontu erraza eta proposatutakoa irtenbide ederra iruditzen zait.--Adrar; esan? 16:45, 7 Urria 2011 (UTC)

Estiloaz eta edukiaz[aldatu iturburu kodea]

Lehenik eta behin, zorionak Adrar lankideari egindako lanagatik. Hori esandako, estilo aldetik uste dut zentzu 'neutralagoa' hartu beharko lukeela artikuluak. Paragrafo honetan, adibidez, hauek ez zaizkit egokiak iruditzen:
-Euskaldunek oso gogoan dute, alde batetik, orain Eskiulan euskaraz hitz egiten bada, XV. mendean hara bizitzera joandako zuberotarrengatik dela, eta horregatik (mende kopuru handiaz hitz egitera ohitutako herri honetan, sei mende ez baita ezer) euskara Eskiulara nolabait «iritsi berri»tzat ikusten da; eta, bestetik, Eskiulan euskarak bizirik eta toponimia guztian barneraturik dirauelarik, nola ez hartu Euskal Herriko —euskararen lurraldeko— partetzat?
-Beste wikipediak erreferentziatzat hartzea ez dakit ondo dagoen.
Edukiari dagokionez, arazo hauek ikusten dizkiot:
- Hizkuntza eta lurralde afera nahasi egiten dira. Eskiula lurralde euskalduna (hizkuntzaz) dela ez du inork zalantzan jartzen. Zalantza da, ea lurraldea Euskal Herriko eremu geografikoan dagoen. Ez dago arazorik EHtik at euskaraz egiteko, EHko lurraldean beti gazteleradunak izan diren lurraldeak dauden bezala. Izan ere, EHko lurraldea ez dago euskarak mugatua, lurralde historikoen mugen baizik (nahiz eta egia den abertzaletasuna sortzen denean, lurralde horiek aukeratzeko agian lurralde horietan edo parte batzuetan euskara mintzatzen zela izan zen arrazoi bat; foruekin batera, ziurrenik). Beste modu batera: Eskiula Zuberoako herrialdeko parte da ala ez?
- Ondorioa ez zait hain argia iruditzen niri. Jean-Louis Davantek, esaterako, Eskiula Biarnon dagoela ere esaten du; eta Euskaltzaindiaren aipamen horrekin ez dut uste hizkuntzaren mugak hobetsi behar direnik zuzen-zuzenean ondorioztatu behar denik.
Hala ere, jarritako informazioa interesgarria eta eskertzekoa iruditzen zait.
Nik ez daukat jarrera argi-argirik. Uste dut aferan zalantzak egon badaudela, eta horiek mahaigaineratzen saiatu naiz soilik. (Bidebatez, Bokaleren kasuan ere antzeko zerbait gertatzen da: historikoki ez da Lapurdikotzat hartu, baina azken aldian nahasketa dago horren inguruan).
Orain ez daukat denborarik estilo-kontu horietan aldaketak egiteko (ezta hau patxadaz idazteko ere; barka!). Hala ere, uste dut Adrar lankideak egin nahiko balitu, hobe litzatekeela.
Izan ongi, --Orereta (erantzunak) 18:28, 10 Urria 2011 (UTC)

Kaixo, Orereta. Aipatu duzun paragrafo horri eman diot idazkera neutralagoa. Bestalde, Jean-Louis Davanten artikulua irakurtzen baduzu, ikusiko duzu ez duela adierazten Eskiula Bearnon dagoenik, baizik eta hauxe dioela, funtsean: «Eskiula Bearno zen, eta Zuberoa da».
Azkenik, bat nator artikuluan ideiak hobeto antolatu beharko liratekeela, eta ondorioetan dauden zati batzuk gorago jarriko nituzke, alde batera nahiz bestera dauden argumentuen artean. Dena dela, artikulua osorik ikusita, uste dut oso arrazoi pisuzkoak ematen dituela Eskiula Zuberoa dela esateko. --Xabier Armendaritz Xabierri galderak edo oharrak egiteko, klikatu hemen 06:53, 11 Urria 2011 (UTC)
Aupa, zalantzak izatea guztiz zentzuzkoa da; aipatutako kontu batzuk komentatze aldera:
  • Beste wikipediak sartzearena pentsatu egin nuen, lehen iturritzat ezin direla hartu baitakit; horregatik jarri nituen atalen amaieran. Asmoa ez zen erreferentziatzat jotzea baizik eta "tenperatura" hartzeko modutzat, adibidez okzitaniarrek ez badute Bearnon sartzen edo oso argi aldarrikatzen adierazgarria da. Baina nahi bada, metodo aldetik zuzena litzateke. Inportanteena iturriak aportatu ditugula da, eztabaidaren aurreko fasean (Akertxo, bazabiltza hortik?) Oreretak arrazoiz iturrien falta aipatzen zuelako.
  • Bai, hizkuntza eta lurraldetasuna nahasten dira hau bezalako kasuetan ("Euskal Herria" definitzearen ikuspuntutik)...eta lurraldetasuna eta ofizialtasuna (Eskiula Bearno dela diotenen ikuspuntutik). Ezinbestean gertatuko zaigu hau, estaturik gabeko nazioei estatudunei baino gehiago gertatzen zaigu eta. Oreretak ondo apuntatu bezala, Bokale, Jeztaze, Samatze, Petilla Aragoi eta enparauetan ere zalantza-dantza dago. Onena herritarrek erabakitzea litzateke baina sarritan ez dago halakorik egoterik, edo Eskiula edo Trebiñuren kasuetan gertatu zen bezala kasurik ez zieten egin...
  • Artikulu orain sano ondo dagoela iruditzen zait. Ondo ibili.--Adrar (esan?) 18:56, 12 Urria 2011 (UTC)