Petilla Aragoi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Petilla Aragoi
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Casa natal de Ramón y Cajal JLP120121 (34).jpg
Flag of None.svg
Bandera

Petillako armarria
Armarria


Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
MerindadeaZangozako merindadea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofizialaEscudo de Petilla de Aragón.svg Petilla de Aragón
AlkateaFlorentino Aguas Arilla (AEP)
Posta kodea50686
INE kodea31203
Herritarrapetillar
Geografia
Koordenatuak42°27′41″N 1°05′34″W / 42.461388888889°N 1.0927777777778°W / 42.461388888889; -1.092777777777842°27′41″N 1°05′34″W / 42.461388888889°N 1.0927777777778°W / 42.461388888889; -1.0927777777778
Azalera28 km²
Garaiera843 metro
Distantzia71 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria31 (2020: Red Arrow Down.svg 0)
Dentsitatea1,25 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 18,32
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 19,58 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 0 (2010)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.petilladearagon.com/

Petilla Aragoi[2] ([petiʎa aɾaɣoi]) Nafarroa Garaiko Zangozako merindadean dagoen udalerria da, geografikoki Zaragozako probintziako Cinco Villas eskualdean kokatuta badago ere. Jeztazerekin batera, Euskal Herriko esklabe bakarra da. Gaur egun herri txikia da, urtez urte biztanleak galduz doana. 35 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Bertan jaio zen, 1852ko maiatzaren 1ean, Santiago Ramón y Cajal Nobel sariduna.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi barrendegi dira: populazio osoa bizi den barrendegi nagusia eta Bastanes izeneko esklabe txikiagoa (hego-mendebaldean kokaturik dagoena). Mugakideak udalerri hauek ditu: iparraldean Navardún, ipar-ekialdean Isuerre, hegoaldean Uncastillo eta mendebaldean Sause.Onsella ibaia igarotzen da udalerritik.

Elizari dagokionez, Jakako elizbarrutian dago eta Iruñeko artxidiozesian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

X. mendeko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Petilla de Aragon. Aragoiko Erresumaren mende egon zen herria XI. eta XII. mendeetan, baina XIII. mendearen hasieran Nafarroako Erresumaren mende gelditu zen, baita Fernando Katolikoak Nafarroa konkistatu zuenean ere (1512). XVIII. mendeko Espainiako Ondorengotza Gerraren ondorioz kalte handiak pairatu zituzten petillarrek[3].

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza (garia, garagarra, bazka landareak, ardi azienda) eta oinarrizko zerbitzuak dira ekonomia jarduera nagusiak.

Petilla Aragoiko udalerriaren mugen barruan, Acciona Energía enpresak eraikitako Sierra Selva izeneko parke eolikoa dago. Ezarritako potentzia 33 megawattekoa da[4].

Zangoza Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatea zaborra biltzeaz arduratzen da Petillan eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Petilla Aragoiko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, ez zen etorkinik bizi Petilla Aragoin.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984tik 2011ra herriko alkatea Paulino Rived izan zen, Agrupación de Electores Petillense (AEP) elkartearen izenean.

2003ko hauteskundeetan, gehienetan bezala, aurkeztutako hautagaitza bakarra izan zen. 24 boto lortu zituen, guztien %100 [5].

2007ko hauteskundeetara ez zen inolako hautagaitzarik aurkeztu. Hori dela eta, Paulino Rivedek funtzioetan jarraitu zuen.

2011ko udal hauteskundeetan aspaldiko partetik alkatea aldatu egin zen, Miguel Ángel Rodríguez Pérezek hartu baitzuen kargua. Hautagai bakarra izan zen, kasu honetan UPNren izenean aurkeztuta[6].

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984-1987 Paulino Rived Murillo AEP
1987-1991 Venancio Murillo Gaston AEP
1991-1995 Venancio Murillo Gaston AEP
1995-1999 Venancio Murillo Gaston AEP
1999-2003 Paulino Rived Murillo AEP
2003-2007 Paulino Rived Murillo AEP
2007-2011 Paulino Rived Murillo AEP
2011-2015 Miguel Ángel Rodríguez Pérez UPN
2015-2019 Florentino Aguas Arilla AEP
2019-gaur egun Florentino Aguas Arilla AEP

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea herriko Plaza Nagusian dago eta 1951n eraiki zuten. Sotoa eta bi solairu dauzka. Kanpoaldeko hormetan harria eta porlana erabili ziren eraikuntza material gisa. Udala alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute. Petilla Aragoiko udaleko idazkaria Xabierko idazkaria ere da.

  • HELBIDEA: Plaza Nagusia, z/g

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Petilla Aragoi eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, ez zegoen herrian euskaraz hitz egiten zuen herritarrik.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monumentu erlijiosoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Donemiliaga eliza. XIII. mendeko gotikoko eraikin harriz egina, nabe bakarrekoa, bi tartetan banatua eta buru poligonalekoa.
  • San Antonio ermita. Bastanesen kokaturik dago.

Monumentu zibilak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gaztelua: herriaren gainean dagoen muino batean zegoen gaztelua. Gaur egun, ordea, geratzen diren aztarna bakarrak harrietan 3 metroko altueran dauden ildaxkak dira. Baina dokumentazioari ikasita badakigu hiru pisudun dorre handi bat zuela, zurezko teilatu batekin. Bertako goarnizioa 30 gizonekoa izan ohi zen.[7]

Petillar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  3. Lur entziklopedietatik hartua.
  4. Parque Eólico Sierra Selva CRANA. Fundación Centro de Recursos Ambientales de Navarra. Guiaderecursos.crana.org
  5. Petillako emaitzak EITBn[Betiko hautsitako esteka]
  6. Zerrendak Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
  7. Iñaki Sagredo. "Navarra. Castillos que defendieron al reino" ISBN 84-7681-477-1

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa