Eztabaida:Eugeni Alzibar

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Jartzen duena egia da, ez da azaltzen inongo informazio faltsurik artikulu honetan.

Autopromoazioa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Eugenirentxokoa77 Norberari buruzko artikuluak idaztea ez da posible. Norberak bere buruari buruz idazteak interes gatazka bat sortzen du, ez duelako hirugarren pertsona batek idazten. Arazoa ez da egia edo gezurra den bertan esaten dena, baizik eta idazten duenak bere buruari buruz ondo idazteko joera duela. Horregatik ondo dago jarrita goiko autopromozio hori, beste hirugarren iturri batek konpontzen duen arte.

Bere horretan, norberak bere buruari buruz idatzitakoa ezabatzea da ohikoena. Eskatuko nizuke, beraz, bere horretan uztea norbaitek konpondu arte. Wikipedia ez da norbere webgunea edo curriculuma osatzeko lekua. -Theklan (eztabaida) 20:15, 22 ekaina 2020 (CEST)[Erantzun]

Kendu abisua mesedez! Eugenirentxokoa77 (eztabaida) 16:55, 23 ekaina 2020 (CEST)[Erantzun]

DESBOKEATU IPa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo:

Eskertuko nizueke orralde honetako blokeoa kentzea orrialdea editatu eta behar den moduan jartzeko. —Aurreko iruzkin sinatugabea Eugenirentxokoa77 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2020-06-26, 09:05).

Gauzak modu onez eta arrazoituz eginez gero, bai, emango litzaizuke aukera; baina funtsezko txantiloi bat desitxuratu duzu, besteak beste. Frogatu duzu arrisku larria zarela lankidetzazko proiektu honetarako. Horregatik, hilabeteko blokeo erabatekoa ezarri zaizu, kalte gehiagorik egin ez dezazun eta hausnarketarako tartea izan dezazun.
Blokeoaldi hori bukatuta, lankidetzan Wikipedia hobetzera etortzen bazara, gustura hartuko zaitugu. Ondo ibili. --Xabier Armendaritz 2020-06-26, 09:04 (UTC)

BIZILEKU ZEIN OFIZIOAK[aldatu iturburu kodea]

Eugeni Tolsan bizi izan zen.

Mesedez, gehitu zeintzuk diren bere ofizioak.

Informazioa aldatu, mesedez[aldatu iturburu kodea]

-Tolosan bizi izandakoa da. Donostian bizi da.

-EHUn Gizarte Antropologia ikasten dabil 2022tik aurrera.

-Hamaika Telebistakoa bukatu zen. Orain, Goierri Telebistan eta 28 kanalean dabil. Eugenirentxokoa7 (eztabaida) 10:00, 25 Iraila 2023 (CEST)

Kaixo, Eugeni. Eskerrik asko horren berri emateagatik, eta eskerrik asko mezu pribatu baten bidez abisatzeagatik, orain arte ez bainaiz konturatu hau idatzi zenuela.
Wikipediara datorren beste edonork ere jakin dezan, hemen ere aipatuko dut datu horiek sartzeko iturri egiaztagarri bat behar dugula. Datu horietako bat egiaztatzen duen horrelako iturri bat eman didazunez, oraintxe eguneratuko dut. Eskerrik asko! --Xabier Armendaritz 2023-10-17, 08:49 (UTC)