Eztabaida:Euskal Herriarentzako Sortaraua

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Estatuto Vasco-Navarro» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.

Euskal-nafar estatutua izenburuaren desegokitasuna[aldatu iturburu kodea]

Nire ustez, Euskal-nafar estatutua izenburua ez da batere egokia. Nafarrak, lingua navarrorum izenerako bide eman zutenak, ez ditu barne hartzen euskal horrek? Hori Arabako Aldundiari arabar-gasteiztar diputazioa izena jartzea bezala da, nire ustez.

Bestalde, kontuan hartu behar da euskal horrek ipar euskalerritarrak ere barne hartzen dituela: beraz, izenburu hori oso nahasgarria da.

Hori guztia kontuan hartuta, Hego Euskal Herriko estatutua proposatzen dut. Erabiltzen dela egiaztatu dut, Interneten bilaketa eginda (adibidez, hemen).

Okerrik txikientzat eusko-nafar estatutua proposatzea ere pentsatu dut, gaur egun nafar askok beren burua etnikoki ez dutelako euskotartzat ikusten, baina izen horrek ere estatutu horretan sartuko lituzke ipar euskalerritarrak, eta ez zen horrela izan.

Okerra, jakina, erdarazko izena kalkatzeak eragin du. Batzuetan ondo funtzionatzen du, baina vasco eta euskal ez dira erabat sinonimoak, eta honelako izenetan emaitza kaskarra dakar kalko horrek. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 10:49, 17 Martxoa 2011 (UTC)

Konplikatu da, bai... Nik Lizarrako estatutua jarriko nuke izenburu nagusi moduan. Hori ere erabiltzen da (ikastolan hala ikasi nuela uste dut) eta zuk aipatutako arazoa konpontzen du. Izenburu nagusiaz gain, nik artikulua horrela hasiko nuke (zuk esandakoa kontuan hartuz): Lizarrako estatutua, eusko-nafar estatutua ere deitua (gaztelaniaz izen hori ere hartu zuen: "Estatuto vasconavarro"), etab., edo antzeko zerbait. --Orereta (erantzunak) 12:03, 17 Martxoa 2011 (UTC)
Euskal Herriarentzako Sortaraua da, nonbait, jatorrizko izenburua (ikus «Araba, Gipuzkoa, Naparroa ta Bizkai'ko Aldundien bein-beñeko ordezkariak onztat artutako Euskalerriarentzako sortarau-asmoa. Iruña'n udalak baztar nagusian erabilliko duten Euskalerrientzako sortarau-asmoa» itemaren fitxa, Euskal Memoria Digitala webgunean). Horrela jarriko dut, nahiz eta egia den Lizarrako estatutua izenaz ezagunagoa dela. --Xabier Armendaritz 2012-01-15, 16:14

Lizarrako Estatutua?[aldatu iturburu kodea]

Kaixo!!

Ez dakit artikulu honek Lizarrako proiektuari ez ote dion inportantzia gehiegirik ematen; eta horrela gauza asko nahasten. Izenburuan bertane re esaten da "Lizarrako Estatutua" izenez ezaguna dela, eta hori ez da guztiz zuzena.

Sortarau hau Eusko Ikaskuntzak idatzi zuen, 1930aren eta 1931ren artean (1931ko maiatzean bukatu zuen). Beraz, Lizarrako Asanbalda baino lehenago bukatu zen eta ez zen ez Batzar honen, ez Batzar hau eman zuen "udalen mugimenduaren" enkargu bat. Sortarauaren parterik handiena idatzi zuena Ramon Madariaga deitutako errepublikano bat zen, beraz, ez jeltzaleekin, ez karlistekin lerrokatzen ez zena.

Egia esan, euskal autonomia sortzeko bi proiektu izan ziren, biek Sortarau hau abiapuntu izna zutena: "Udalen mugimendua", hemen komentatutakoa, eta Lizarrako Estatutua emango zuena, eta Aldundietako Komisio Gestoreak, zeintzuek euren aldetik bildu ziren (Udal ezkertairrekin, kopuruz gutxiago zirenak, baina populazio handiagoko Udalak ordezkatzen zituztenak). Biek Eusko Ikaskuntzarne proiektuan izan zuten oinarria, nahi eta hau (1931ko maiatzean) bukatu aurretik nolabaiteko saltsa izna zen bi mugimenduen artean, ea "benetako" zilegitasuna nork zuen: Udalek edo DIputazioek. Behin SOrtarauan bukatuta, bakoitzak beren "zuzenketak" idatzi zituen (gutxi zirenak baina esanguratsuak zirenak).

Lizarrako zuzenketen artean ez zen agertzen ez euskal nazio izaera ez lau herrialden batasuna (hauek jada Sortarauaren hasierako aurreproiektuan zeuden, eta bestetik Diputazioen proiektuak ere barne hartzen zituen). Eta Lizarreko proiektuan zituen berezitasunik nabarmenenak, hau da Konkordatua sinatzeko eskubidea eta Euskal herrian jaio ez direnei boto-eskubidea izateko bertan bizitzeko gutieneko baldintza bi urtetatik hamar urtetara igotzea ez ziren Lizarran onartu, abizik eta ekainaren 11n Azpeitian, Gpuzkoako "Udalen mugimenduaren" Asanbladan. Lizarran erabaki zen gauz abakarra hiriburua Gasteizetik Iruñeara aldatzea izan zen.

Bestetik, 1932ko proiektuak, berez lau herrialdeentzat egin behar zenak, "Konstituzionalak"; jada ez zuen zerikusirik Lizarrako proiektuarekin, Diputazioen proiektuarekin zerikusi handiagoa izan zuen. Honi Nafarroak baietz esan zion 1932ko urtarrielan, baina ezetz (polemika handiaren erdian) aipatutako 1932ko ekaineko batzarrean. --Draza Mihailovitx (eztabaida) 11:15, 9 urria 2019 (CEST)[Erantzun]

Kaixo, Draza. Zuk adierazitakoa aldezten duten erreferentziak baldin badituzu, besterik gabe egin itzazu aldaketak, erreferentzia horiek txertatuta, testua zehatzagoa izan dadin.
Hori egindakoan, definiziotik kendu dezakezu «onartu zen lekuagatik Lizarrako estatutua» izena ere baduela dioen zati hori ere. Zuk esandakoa kontuan hartuta, nire ustez, hasierako zati horretan bertan baina ez hasierako esaldian baizik beheraxeago (beharbada, paragrafo solte batean) azalduko beharko litzateke zer den Lizarrako estatutua. -Xabier Armendaritz 2019-10-09, 10:50 (UTC)
Buuufff, asti handrik ez dut egia esa. Jada idatzi ditudan gauzei buruz hemen idaztea erraza zait, baina beste zerbaiti buruz orain gauzak begiratzea eta abar. Ea noiz topatzen dudan asti pixkat... Bestela ebste norbaitek zuzendu nahi badu, lana errazteko hor idatzi ditut argibide batzuk--Draza Mihailovitx (eztabaida) 16:10, 9 urria 2019 (CEST)[Erantzun]