Eztabaida:Euskal Herriko bake prozesua (2009-2018)

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskal Herriko bake prozesua (2009-2018)[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Uste dut jada garaia dela artikulu honi ekiteko, eta hemen integratzeko "Sakontzeko" gisa azken atalean. Denbora hori nahi zehatza da, aurreko saiakera negoziatzailetik atera eta Ezker Abertzaleak bake prozesu berria abiarazteko oinarriak jartzen dituenetik ETAren desegiteraino. Tartean, gertakari asko daude, eta badugu material grafikoa eta, gero eta gehiago, erreferentziak. Gaur bertan GARAk 64 orrialdeko gehigarri bat atera du ibilbidea aipatuz. Ni prest nago hezurdurarekin hasteko, baina akaso gai oso zabala da pertsona bakar batek egiteko. Zer deritzozue? Theklan (eztabaida) 14:50, 20 urria 2021 (CEST)[Erantzun]

Egun on Theklan, badakit komodoa gertatzen dela zirkulu batzuetan hori esatea, baina nire ustez argi eta garbi ez dago bake prozesurik, ez zentzu konbentzionalean bederen, denboraren bilakaera bat baizik. Narrazioak narrazio, bat nator horretan Vicent Partalekin; ETAren osteko gertaeren aldi eta bilakaera bat badago, baina esan bezala, ez nuke bake prozesu deituko. Ikusi dut hasi zarela, baina nire ustez izendapena ez da egokia. @Xabier Armendaritz @Oraina Iñaki LL (eztabaida) 11:55, 21 urria 2021 (CEST)[Erantzun]
Euskal Herrian XXI. mendearen hasieran gertatutakoa ez da munduko beste hainbat tokitan izandako bake prozesu horien erakoa izan («Veronique Dudoueten esanetan, "batere konbentzionala izan ez den bake prozesu bat sortu zen"»), baina izen hori erabili, erabiltzen da ([1][2][3][4][5]). Erabat alde bakarrekoa izanagatik, bakea lortzeko asmoa duen prozesua baita. --Xabier Armendaritz 2021-10-21, 10:17 (UTC)
Nahiz eta bake prozesu izena aldatu beharrik ikusten ez dudan, era berean uste dut Iñakik hemen eta Veronique Dudouetek Berriako artikulu horretan adierazitakoa jarri beharko dela artikulu honetan eta prozesu horri buruzkoan: ez zela bake prozesu konbentzionala izan. --Xabier Armendaritz 2021-10-21, 10:28 (UTC) Theklan (eztabaida) 13:29, 21 urria 2021 (CEST)[Erantzun]
Bai, noski! Bake prozesua, gatazka kontzeptua bera bezala, eztabaidatua da. Berghof Fundazioak orain hiru egun Basque peace process gisa definitu zuen. Aldizkari zientifiko batzuetan ere erabiltzen da: https://www.researchgate.net/publication/278021216_The_Role_of_Society_in_the_Peace_Process_of_the_Basque_Country. Eta nik uste egin behar dena dela hasieran testuingurua jarri, eta esan aldebakarreko urratsez osatua dela. Theklan (eztabaida) 13:16, 21 urria 2021 (CEST)[Erantzun]