Eztabaida:Euskal Hirigune Elkargoa

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Mugak[aldatu iturburu kodea]

Zuberoako Jeztaze ez ezik, Nafarroa Behereko Ezkoze ere gelditu da Hirigune Elkargotik kanpo (biak esklabeak Bearnon). Eskiulari dagokionez, euskalduna bada ere, ez zen Zuberoakoa Erregimen Zaharrean, Bearnokoa baizik. Lixozeren izenaren ondoan Bearnoko bandera ageri den bezala, Bokale, Samatze, Erango eta Akamarreren izenen ondoan Gaskoiniako banderak agertu beharko luke, herri horiek guztiak (Akamarreko Ferrerie auzoa izan ezik, Nafarroa Beherekoa baitzen) Gaskoiniakoak izan zirelako 1789 arte.

Artikulu gainkargatua[aldatu iturburu kodea]

Artikulu hau gainkargatua dagoelakoan nago, luzeegia dela eta zenbait taula erraldoi saihesgarriak direla uste dut. Nire ustez, Elkargoa osatzen duten udalen taula, adibidez, artikulu honetan soberan dago, Ipar Euskal Herri osoa hartzen duela esaten da eta gero horko herri bakoitza zein den eta bere biztanle kopurua zenbatekoa den esatea gehiegizkoa iruditzen zait.
Bestalde, batzordeetako kideen izenek ere gehiegizko tartea dutela uste dut, kontuan izanik legegintzaldi bakoitzean aldatzen direla eta horietako askok ez dutela entziklopedia honetan artikulu propiorik. Elkargoaren eskumen, historia eta ekintzetan zentratzea proposatzen dut eta esandakoa "zerrenda" motako orrietara pasatzea, hemendik "sakontzeko" txantiloiaren bidez estekatuz orri berri horiek. Xabi22 (eztabaida) 16:46, 22 uztaila 2020 (CEST)[Erantzun]

Euskal Herria Hirigune Elkargoa[aldatu iturburu kodea]

Hori da bere irudian erabiltzeko aukeratu duten izena, ez Euskal Hirigune Elkargoa. Izen ofiziala dela esango nuke.

https://www.communaute-paysbasque.fr 213.99.122.174 09:39, 11 martxoa 2024 (CET)[Erantzun]

Erakunde horren webguneko euskarazko testuetan, sistematikoki Euskal Hirigune Elkargoa izena darabilte («Emazteen eskubideen aldeko nazioarteko egunaren karietara, Euskal Hirigune Elkargoak sentiberatze kanpaina bat abiatu du kirol arloan emazteen eta gizonen arteko berdintasunaren alde», «Webgune hau Euskal Hirigune Elkargoarena da»...). Beraz, logotipoan izen ofiziala ez dute zehazki jaso (beharrik ere ez zuten, jakina). Izen ofiziala «Legezko informazioak» atalean ageri da: Euskal Hirigune Elkargoa. --Xabier Armendaritz 2024-03-11, 09:04 (UTC)