Eztabaida:Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

EH Bildu eta ̟Amnistiaren Aldeko Mugimendua[aldatu iturburu kodea]

ENAM EHBilduk eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak osatzen dutela esatea lekuz kanpo dago. Kontzeptua beraren aktualitatea zalantzan dago jada, baina izatekotan, askoz kolektibo gehiago leudeke. EH Bildu ez litzateke ENAMen kontzepzio historikoan sartuko, nahiz eta bere barneko sektore batzuek bere parte sentitu. Sinatutaː Txomin39

Aupa Txomin39. Jakina kontzeptuaren eta ideia historiako kontu bat dela baina alderdi politiko eta mugimendu nagusi moduan "Gaur egun EH Bilduk eta Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak ordezkatzen du espazio politiko hura" eta nire ustez ondo dagoen puntualizazio bat da.
Nire ustez erreferentziak behar dira. Nork kokatzen du bere burua espazio horretan gauza bat da, kanpoko iturriek zer dioten beste bat. Eta hori puntualizatu beharko litzateke bi moduetara. -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:05, 1 martxoa 2019 (UTC)

Aldaketa batzuk ezabatzea[aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta behean daudenak begibistako harremanak izan ENAMekin, ez zuten mugimendu politiko honetan parte hartu. Beraz ezabatu ditut.

Oraina (eztabaida) 23:32, 13 otsaila 2024 (CET)[Erantzun]