Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua, ENAM edo askotan bere erdal hizkiengatik ezagunagoa MLNV hau da, Movimiento de Liberación Nacional Vasco, 1980 eta 1990. hamarkadetan ezaguna egin zen eta independentzia eta sozialismoa helburu zituen mugimendu politikoa izendatzeko erabiltzen ziren siglak ziren. Garai horietako Ezker Abertzale zabalago baten zatirik nagusiena zen. Beste zati garrantzitsuena, Euskadiko Ezkerraren inguruan egituratua, ENAMeko kide askoren aldetik ez zegoen ondo ikusia.

ETArekin lotura zuelakoan eta mugimendu horretako erakunde horietako askok ilegalak izanda eta bere partaideak gartzelan egonda, 2000. hamarkadan ENAMen ordez, alderdi eta mugimendu honen partaideak Ezker Abertzalea izena hobesten hasi zen. Nahiz eta Ezker Abertzalea izena esan nahi zabalagoa izan, gaur egun askotan ENAM izenaren ordez erabiltzen da. Gaur egun EH Bilduk ordezkatzen du espazio politiko hura.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Franco hil eta gutxira, KAS plataforma politikoaren ideiak ontzat hartu zituen talde eta erakunde ugarik ENAMen partaide egin ziren edo bere inguruan sortu ziren.

Hego Euskal Herriaren autogobernu osoa lortzeko egitura juridiko eta politiko berrien aldeko mugimendu soziopolitikoa, Gernikako Estatutuaren eta Nafarroako Foru Hobekuntzaren bidezko egituratze autonomikoari eskas iritzi eta hura gainditzea helburu zuen. Ezker abertzalearen zati nagusienak sortutako terminoa zen eta nagusiki Hego Euskal Herrian erabiltzen zen.

Izen honen teoriaren atzean, 1960. eta 1970. hamarkadako mugimendu politikoak zeuden. Hala nola Frantziako 1968ko maiatzaren edo Algeriako independentziako gerraren ideia batzuk hartu zituzten helburu politikoak lortzeko. Ikuspuntu hau erabiliz, ez zen nahikoa alderdi politiko bat, guda talde bat edo eta sindikatu bat eratzea helburu horiek lortzeko. Mugimendu berdinean antolatutako "herri oso bat martxan" behar zen. Hasiera batean KASek koordinatuta, politikoki Herri Batasuna alderdiaren inguruan antolatu zen baina talde edo erakunde bakoitzak bere autonomia zuen.

1980ko hamarkadan mugimendu politiko honi Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua (ENAM, edo MLNV gaztelaniaz) zeritzaion; baina 2000ko hamarkadatik aurrera Ezker Abertzalea izena orokortu egin zen.

Esan bezala, 2000. hamarkadatik aurrera, ENAMeko izena pixkanaka-pixkanaka Ezker Abertzalea izenagatik ordezkatua izan zen. Izatez, lehenagotik erabiltzen zen hitza zen.[1] Euskadiko Ezkerra 1993an desegin eta gero, hau da, ezkertiarra eta abertzalea zen bigarren alderdi handiena eta antolatuena desagertu eta gero, ENAM hitza erabiltzeko arrazoi garrantzitsu bat bertan behera geratu zen. Aldi berean, ENAM izenaren aldaketa Espainiako Alderdien Legearen ondorioz ENAMeko hainbeste alderdi eta erakunde legez kanpo geratu ziren garaiarekin bat egin zuen.

Mugimendu hau Herri Batasuna alderdiaren inguruan antolatzen zen Hego Euskal Herrian, baina 2000 urtetik aurrera, Batasuna bilakatu zen mugimenduaren erreferente politiko nagusia zazpi herrialdeetan. 2003an, baina, Espainiako Gobernuak Ezker Abertzaleko alderdien legez kanporatzeari ekin zion, Hego Euskal Herrian Batasuna, Eusko Abertzale Ekintza eta beste hainbat erakunde eta hautes zerrenda debekatuz.[2] Ipar Euskal Herrian, aldiz, eragile horiek legezkoak dira.

Aralar alderdiak, bere aldetik, bere burua Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren partaidetzat aldarrikatu izan zuen batzuetan, mugimenduaren gehiengoari ezker abertzale ofiziala deituz.[3]

ENAM hitza askotan erabiltzen zen baina beraien partaideak nortzuk ziren ez zegoen hain argi. XXI. mendean eta Dena da ETA politikaren ondorioz ENAMeko partaidea nor zen eta nor ez zen guztiz desitxuratu zen.

Nahiz eta ENAM hitza bere garaian oso erabilia izan, gaur egun ez da erabiltzen.

Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Koordinadora Abertzale Sozialista KAS, Euskal Herriko ezker abertzaleko taldeak koordinatzeko 1975ean, Burgosko Prozesuaren testuinguruan, sortutako plataforma politikoa izan zen. Urte luzeetan, plataforma honen inguruan bilduko dira ENAMeko erakundeak.

Alderdi politikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde armatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sindikatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazte erakundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komunikabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Egin Ilegalak bihurtu eta gero akusazioa bertan behera geratu zen.
  • Egin irratia Ilegalak bihurtu eta gero akusazioa bertan behera geratu zen.

Amnistiaren aldekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizki larriz, Hego Euskal Herrian ilegalak direnak.

Hizki potoloan ilegalak bihurtu eta gero akusazioa bertan behera geratu ziren komunikabideak.

Ikusi gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Euskal Herria
Artikulu hau Euskal Herriko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ezker abertzalearen apustu estrategiko berriaren emaitza Berria, 2011-10-21
  2. (Euskaraz)  Elduaien, Oihana (Urtarrilaren 15a, 2009), «600dik gora zerrenda baliogabe», Berria (Andoain), http://paperekoa.berria.info/harian/2009-01-15/008/004/600dik_gora_zerrenda_baliogabe.htm .
  3. (Gaztelaniaz) Aralar aboga por una izquierda abertzale unida que defienda «una paz irreversible» El Diario Vasco, 2011-07-28
  4. http://www.elcorreo.com/vizcaya/20091124/sociedad/varios-detenidos-operacion-contra-200911240204.html