Eztabaida:Euskal abertzaletasun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Izenburua[aldatu iturburu kodea]

Euskal abertzaletasun eta euskal nazionalismo izenei buruzko eztabaida, hemen.--Orereta (erantzunak) 23:43, 13 urtarrila 2012 (UTC)

Artikulu hau osatzen ari naiz azken boladan, eta orain dela lau urteko eztabaida errepasatu dut. Nire iritziz, ez da oso zuzena "eusko abertzaletasun" izenburua, nik "euskal abertzaletasun" lehenesten dut. Eusko/euskal, nik bigarrenaren alde egiten dut, nire ustez zuzenagoa delako (ez baitugu esaten eusko hizkuntza, euskal hizkuntza baizik; edota euskal literatura, euskal etxeak, euskal izenak, etab). Zer deritzozue? -Josu (eztabaida) 17:54, 11 abendua 2016 (UTC)

euskal hitzaren jatorrizko esanahia euskara edo euskararen da (euskal herria = euskararen herria, euskaldun = euskara duena, eta abar). Beraz, euskal abertzaletasun anbiguoa da, euskararen abertzaletasun gisa uler liteke. Aitzitik, eusko unibokoa da, esanahi bakarrekoa, eta Euskal Herria aberritzat hartu dutenen artean tradizio sendokoa: hor ditugu Eusko Alderdi Jeltzale eta Eusko Abertzale Ekintza historikoak.
Ikus, gai horretaz, WP:euskal. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-12-11, 18:03 (UTC)
Bat nator Josurekin. Nire ustez, akats handia da euskal = euskarazko zentzu hertsian mantentzea, ez baitator bat egungo ohiko euskarazko erabilerarekin, "euskal" hitza lexikalizatu egin zen uneren batean, eta hor ditugu Euskal Selekzioa, Euskal Okela eta Josuk berak aipatutakoak. Beraz, ez diot erreparorik ikusten hitzaren zentzu zabala onartzeari, WPk ezin du hizkuntzaren ohiko erabilerekiko errealitate paralelo bat eratu. Nik ez nuke inongo erreparorik izango "(euskal) abertzaletasun" erabiltzeko. Euskal testuinguruaz ari garela, lasai lasai erabiliko nuke "abertzaletasun" 'euskal nazionalismo' aditzera emateko (vs. espainiar/frantziar/... nazionalismo). Bigarren adiera batean, beste testuinguru geografiko batzuetan, zilegi ikusten dut "(errusiar/lituaniar/... abertzaletasun" ('patriotsimo'), "nazionalismo"ren sinonimo bat hizkuntzaren arlo/eremu semantiko gehienetan. -Iñaki LL (eztabaida) 22:01, 11 abendua 2016 (UTC)
Kontua da euskaraz bi termino ditugula erabilera horretarako: euskal eta eusko. Lehena erabilera berri hori hartzen ari da, baina anbiguoki eta ez edozein arlotan: euskal hiztuna, «euskararen hiztuna», ez da eusko hiztuna, «euskal herritar hiztuna» (Euskal Herriko euskal nahiz erdal hiztuna); euskal literatura «euskarazko literatura» ez da eusko literatura «Euskal Herriko literatura» (Euskal Herriko euskal nahiz erdal literatura). Eta politikaren arloan, eusko oso erabilia da: Eusko Alderdi Jeltzalea, Eusko Abertzale Ekintza, Eusko Jaurlaritza, Eusko Alkartasuna... Orduan, bi hitz baldin baditugu, artikuluaren izen nagusitzat zertarako hartu anbiguoa dena, bere jatorrizko erabileratik kanpo? --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-12-12, 17:38 (UTC)
Xabier, bai baina "eusko" horrek ez du benetako erabilerarik hemengo testuinguruan, ez da erabiltzen. Zure irizpidea da Sabino Aranak bere garaian defendatu zuena, bai, baina ez da anbiguoa, argi dago: "euskal", hemen, euskal hitzaren erabilera lexikalizatua izango litzateke. Une honetako errealitatean, "eusko" "euskal"en aldaera bat da, baina inoiz hizkuntzari erreferentziarik egiten ez diona, hori da "eusko" aldaeraren berezitasuna. Txarrerako edo onerako, dena ez da etimologia egungo erabileran, "igogailu" igotzeko bakarrik ez den bezala, eta alferrik ibiliko ginateke eztabaidan "igogailu"k jaisteko ere balio duen edo ez duen, edo erroan dagoen lexema "igo" dela eztabaidatzen. -Iñaki LL (eztabaida) 09:09, 13 abendua 2016 (UTC)

Eusko (jatorriz "euzko") Sabin Aranak asmaturiko hitza da eta, berak sorturiko neologismo gehienetan bezala, oso metodologia aldrebesa erabili zuen. Horrez gain benetako beharrik ere ez zegoen holako hitz bat asmatzeko, ordura arte "euskal" erabiltzen baitzen. Bere motibazioa guztiz ideologikoa zen, alegia, Euskal herriaren muina arraza da, ez kultura eta ez hizkuntza, eta hori hizkuntzan isla dadin hiztegia aldatu behar bada aldatu eta kitto. Pentsaera hori uste dut guztiz gainditurik dagoela abertzale gehien-gehienen artean. Hizkuntza bizian ere hitz horrek utziriko marka oso urria da. Ia soilik sabindar ideia linguistikoak indarrean egon diren garaian sorturiko izen sintagmetan erabiltzen da: Euzko Alderdi Jeltzalea, Eusko Abertzale Ekintza, Eusko Jaurlaritza, Euzko abendaren ereserkia, Euzko Gudarostea... Formulak dira, baina izenondo emankor bezala, formulazio fosildu horietatik kanpo, inork ez du erabiltzen hizkuntza bizi eta mintzatuan, eta ia inork ere ez hizkuntza izkiriatuan. Ene ustez baztertu beharreko hitza da euskararen mesederako. —Aurreko iruzkin sinatugabea 87.223.76.22 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 15 apirila 2017‎).

Ezin izena mugitu[aldatu iturburu kodea]

Arratsalde on Theklan, ez du izena Eusko nazionalismo orria Euskal nazionalismoa-ra aldatzen uzten, adostutako politiken arabera. Ez dakit zergatik, birzuzenketarekin edo gabe. Zergatik izango da? Konponbiderik? Iñaki LL (eztabaida) 14:38, 9 apirila 2019 (UTC)