Eztabaida:Euskaldun

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eztabaida zaharrak

Manu Chaoren, Eva Perónen, John Garamendiren eta Miguel Indurainen euskalduntasunaz[aldatu iturburu kodea]

Euskaraz jakitea irizpidea bada, erraza da erantzuna: ez. Bestela, deiturak, gurasoen jatorria, jaioterria-eta kontuan hartuta, zerrenda luze-luzea osatuko dugu, besteak beste, honakoak ere gehituta: Mark Aguirre (NBAko jokalaria), Augusto Pinochet Ugarte (eta emazte Lucía Hirigoyen), Albano Harguindeguy jeneral golpista argentinarra, Hipólito Irigoyen presidente argentinarra zena, Álvaro Uribe presidente kolonbiar ohia... Eta eskuzabal jarriz gero, Arantza Sánchez Vicario, Iker Casillas, anaia Unai Casillas... berebat, haiek ere euskara maizo entzun eta erabili baitute (izenpetzean, inork deitzean, eskutitzak jasotzean...), John Garamendik edo Eva Perónek bezainbeste, gutxienez!

I can understand instantly your songs, not learning the language. For me it sound like very archaic language around Karpaty (each bit of sound match, in 3 flolwing songs ). The songs text sound somewhere like betwenn Czech Polish and Ukrainian. It is realy heart breaking (to cry) experince. Exaples: Panna dzwiczę dare swęte| chorosza mattko ty wisz| korwejta głucha mogiuła. Having big wonder what do linguists: 788f4058ef62cfa1e9a23747a7194aeb This is youtube video: 3O0yBNnpqsg. [it may be posible your language words meaning differ]. Please put the titles(or any keyword) of those songs. Basque spelling convention differ from convention in central europe.

Euskal etnia[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Artxibatutako eztabaidak begiratzen egon naiz, eta ikusi dut egiteke geratu zela artikulu honen berregituraketa/berbideraketa edo dena-delakoa. Uste dut arazoa konpondu egin behar dela, eta nire ustez Xabierren proposamena da egokiena. Euskal etnia erabiltzea koherentea da gainerako etnien artikulu askorekin egiten dugunarekin. Ez diot arazorik ikusten Etnia kontzeptuari gaur egun; arazoa egon zitekeen agian lehen, etnia eta arraza nahasten zirenean, baina gaur egun nire ustez eztabaida hori gaindituta dago. Etnia kontzeptua ez dago arrazari lotuta orain, eta bai ohitura, usadio, historia eta hizkuntzari. Beraz, berdin dio gure arbasoak nortzuk ziren, etnia batekoak edo bestekoak gara segun gure bizimodua **orain** zein den. Are gehiago, kasu askotan etnia batekoak baino gehiagokoak diren ezaugarriak izan ditzakegu: uste dut euskal herritar gehienok kasu horretan gaudela. Zentzu horretan oso interesgarriak dira Etnogenesi eta Asimilazio etniko kontzeptuak.

Hala ere, horrek ez du esan nahi euskal etnia existitzen ez denik. Artikulua orain arte dagoen bezala oso nahasgarria da, uste dut Euskaldun terminoa "euskaradunentzat" utzi behar dela. Horretan gaztelaniaz adibidez lortu dute bereizketa egiten, "vasco" eta "euskaldun" erabilita, hurrenez hurren.

2011ko eztabaidan aipatu zen bezala, hirugarren artikulu bat ere sor daiteke Euskal herritar kontzepturako. Kontzeptu hori politikoagoa da, hor nahitaez aukera bat egin behar baita: "euskal herritarra" da EAE bizi dena (espainiar abertzaletasunaren ikuspuntua) edo Euskal Herrian bizi dena (euskal abertzaletasunaren ikuspuntua). Seguru asko bi ikuspuntuak azaldu beharko lirateke.--Assar; (erantzun hemen) 09:39, 17 apirila 2014 (UTC)

Nire iritzira, euskal etniaren erdigunea, muina eta oinarria euskaldunak dira; eta haien periferian badira beste gizabanako batzuk, euskaraz ez dakiten arren ohituraz eta sentipenez euskal etnia horretakoak direnak. Hala ere, bibliografia etnografikoan iritzi hori behar bezala oinarritzeko gai ez naizenez, inork lan hori egiten badu nire estimua eta aldeko botoa izango ditu. Gure etniaz diharduen artikulu hau erreferentzia etnografikorik gabe izatea hutsune handia da euskal wikipediarako. --Xabier Armendaritz 2014-04-17, 11:04 (UTC)
Agian korapilotsua da, ezta? Zergatik ez Euskal herria? -Theklan · Eztabaida · E-maila 11:48, 17 apirila 2014 (UTC)
Theklan-en ideia gustatzen zait. Nik ondorengo banaketa egingo nuke: Euskal herria (erdaraz pueblo vasco izango litzekena), Euskal herritar (7 euskal lurraldeetako herritarrak biltzen dituena, espainiar eta euskal abertzaletasunaren ikuspegietatik azalduz) eta Euskaldun (euskara+dun, euskara dakitenak).--An13sa 12:37, 17 apirila 2014 (UTC)

Ongi, ez dut ulertzen zein den arazoa Etnia hitzarekin, baina badirudi batzuek erreparoak dituzuela hori erabiltzeko. Nire ustez "herria" baino zehatzagoa da, baina tira, utz dezagun horrela. Orduan, nire proposamena Theklan eta An13sa kideena osatzera dator: Euskal herria ("herria" minuskulaz) izatea artikuluaren izenburua, sarreran "Euskal herria edo euskal etnia..." esatea, eta Euskal etnia artikulu horretara doan berbideratzea izatea; euskaldun hiztunentzat uztea, eta Euskal herritar Euskal Herriko biztanleentzat uztea.--Assar; (erantzun hemen) 13:05, 17 apirila 2014 (UTC)

Bai, gustatzen zait! Etnia hitzak korapiloak ditu definitzerakoan, batez ere gaur egun. Baina agian pertzepzio bat baino ez da. -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:30, 26 apirila 2014 (UTC)
Beharrezkoa da jendea zerrendan sartzeko irizpideak zeintzuk diren argitzea. Adibide bat (oraindik ez naiz nahiko garrantzitsua norbaitek niri buruzko artikulu bat idazteko Wikipedian, baina ziur ni baino jende gehiago dagoela horrelakoak). Norbait Euskal Herritik kanpo jaio zen, ez du arbaso euskaldunik baina euskaraz hitz egiten du eta kulturalki euskaldun besterik ez da sentitzen. Zerrenda honetarako nahiko euskalduna al da ala ez? - Mapatxea (eztabaida) 12:28, 7 otsaila 2023 (CET)[Erantzun]