Eztabaida:Ida Kamińska

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Biografia infotaulan irudia sartzea[aldatu iturburu kodea]

Nola alda dezaket {{Biografia_infotaula_automatikoa}}?? irudi bat gehitzea gustatuko litzaidake —Aurreko iruzkin sinatugabea Montxohache (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2018-03-05, 13:33).

Kaixo, Montxohache. Wikidatako orri honetan, «Adierazpenak» atalean, «Gehitu adierazpena» klikatu behar duzu. Gero, «ezaugarri» eremuan, idatzi edo hautatu «irudia», eta horren eskuineko eremuan idatz ezazu irudi horrek Wikimedia Commons webgunean duen izena.
Irudia Wikimedia Commons webgunean ez badago, ezin duzu txertatu. Irudia Wikimedia Commonsera igotzeko, hemen dituzu argibideak. Ondo izan, eta segi wikipediagintzan. --Xabier Armendaritz 2018-03-05, 12:50 (UTC)
MontxohacheXabier Armendaritz Hori egin dezakezu, baina kasu honetan ezin da: irudia bakarrik Estatu Batuetan ikus daiteke. Beste eredu bat katalanek erabili dutena da: bertan, dirudienez ez dute erabili infotaula automatikoa, eta w:ca:Ida_Kamińska eskuz sartu dute irudia, Commonsetik aukeratuta alegia. Ondo segi -Iñaki LL (eztabaida) 14:20, 5 martxoa 2018 (UTC)
Infotaulan automatikoan Wikidatan ez dagoen irudi bat erabiltzeko:{{biografia infotaula automatikoa |irudia = ''irudiaren izena'' |irudi oina = ''Irudiaren azpiko testua'' }} Automatizazioaren gainerako datuak aprobetxatzen dira. Ikus {{Biografia infotaula automatikoa}} dokumentazio azalpena. Aio! -Xabier Cañas (eztabaida) 14:56, 5 martxoa 2018 (UTC)