Eztabaida:Innico d'Avalos d'Aragona

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Innico, Eneko edo Iñigo[aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipediako artikuluaren izena zein izan beharko litzateke? Innico, Eneko edo Iñigo? -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:39, 1 apirila 2013 (UTC)

Izen historikoa denez, nik euskal izenaren alde: Eneko --Marklar (eztabaida) 14:37, 1 apirila 2013 (UTC)
Erregea, aita santua edo euskal herritarra izan balitz, Eneko jartzeko arrazoiak izango genituzke; baina artikuluak dioenez kardinala izan zen, eta ez dago tradiziorik euskal herritarrak ez diren kardinalen izenak euskara batura ekartzeko. Beraz, jatorrizko forman (Innico) utziko nuke, erdal wikipedietan egin duten bezalaxe. --Xabier Armendaritz 2013-04-01, 19:26 (UTC)
Kontua da bere birraitona Iñigo zela izenez, eta aragoitarra jatorriz. Bere aitona ere Iñigo izan zen, baina Napolin bizi zenez Innico jarri zuten. Hala ere espainiar dokumentuetan Iñigo omen. -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:00, 1 apirila 2013 (UTC)
Jatorri hori aipa daiteke, baina Innico hori ez da euskal herritarra, ez dago arrazoirik haren izena euskara batura ekartzeko. Kontuan izan Euskal Herriko arbasoak dituzten atzerritarren kasuan ere ez dugula izena euskara batura ekartzen (Simón Bolívar, adibidez); beraz, Innico horren kasuan, euskal herritarra izan gabe eta Euskal Herriko arbasorik ere izan gabe, arrazoi gutxiago izena euskara batura ekartzeko. --Xabier Armendaritz 2013-04-02, 07:13 (UTC)