Eztabaida:Israel-Palestina Gatazka

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Zein kronologiari jarraitu: espainol wikipediakoari ala ingeles wikipediakoari[aldatu iturburu kodea]

Orain, artikuluak espainol wikipediako kronologiari jarraitzen dio (gatazkaren hasiera, XX. mendearen hastapenetan). Uste dut hobe genukeela ingeles wikipediakoari jarraitu (hasiera, mende haren erdialdean): ohi bezala, hobeto oinarritua dirudi. --Xabier Armendaritz 2014-07-14, 22:21 (UTC)

Zelan "Israeldar-palestinar gatazka"? koherentziagatik diot:

  1. 1948ko Arabiar-israeldar Gerra eta arabiar–israeldar gatazka artikuluak baditugu.
  2. Erdaraz ere antzeko izenburuak dituzte: ingelesez Israeli–Palestinian conflict, gaztelaniaz Conflicto israelí-palestino, frantsesez Conflit israélo-palestinien...

Zer uste duzue? --Marklar (eztabaida) 17:54, 15 uztaila 2014 (UTC)

Ingelesezko artikuluak garbi dio (hasieran, definizioa ematen duenean) bi estaturen arteko gatazka dela: Israelen eta Palestinako Estatuaren artekoa, alegia. Beraz, «Austria-Prusia Gerra» artikuluaren eredukoa da (ingelesez Austro-Prussian War, frantsesez Guerre austro-prusienne, gaztelaniaz Guerra austro-prusiana), ez baita bi etnien artekoa. Euskarazko beste bi adibide horietan (arabiar-israeldar gerrarena eta gatazkarena), ordea, arabiar etnonimoa sartuta dago, ez da molde berekoa. --Xabier Armendaritz 2014-07-15, 18:06 (UTC)