Austria-Prusia Gerra
Austria-Prusia Gerra | |||
---|---|---|---|
Alemaniaren Bateratzea | |||
![]() Königgrätzeko gudu erabakiorra, Georg Bleibtreuren margolana | |||
Data | 1866 | ||
Lekua | Bohemia, Alemania, Italia eta Adriatikoa | ||
Emaitza | Prusiar-Italiar garaipena | ||
Lurralde-aldaketak | Prusia Hanover, Schleswig-Holstein, Hesse-Kassel, Frankfurt, Nassau eta Hesse-Darmstadtekin batzen da; Italia Veneziarekin batzen da. | ||
Gudulariak | |||
| |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Austria-Prusia Gerra[1], Zazpi Asteetako Gerra edo Alemaniako Gerra Zibila Austria eta Prusiaren arteko gatazka militar bat izan zen. Azken hau, garaile irtenaz, Alemaniako estatu nagusi bihurtu zen.
Gerra honek, bere oinarria, bi potentzia hauek, elkarren artean, Konfederazio Germaniarraren nagusitasuna lortzeko zuten norgehiagokan izan zuen. 1864an, Prusia eta Austria, Dukerrien Gerran aliatuak izan ziren. Gerra honi amaiera eman zion Gasteingo Konbentzioan ezarritakoaren arabera, Holsteingo dukerria Austriaren mende geratu zen, eta Schleswig eta Lauenburg, Prusiaren mende, baina bietako bat bera ere ez zen gustura geratu adostutakoarekin.
1865eko urrian, Otto von Bismarck kantziler prusiarrak, Napoleon III.agandik, Miarritzen, Frantzia, aurreikusten zen, austro-prusiar gatazka batetatik kanpora geratzea lortu zuen, Prusiak, Italiako Erresumari, Venezia bereganatzeko laguntza ematearen konpromezua hartzen zuen bitartean. Napoleon III.ak, gatazkak luze joko zuela uste izan zuen, eta bitartekari lanak egiteko aukera emango ziola, eta, beharbada, lurralde abantailak jasoko zituela. Enperadoreak, italiarren aurrean bitartekari lanak egiteko konpromezua hartu zuen, Austriaren aurkako aliantza eraso-defentsiboarekin lortu zena, 1866ko apirilean sinatu zena.
Bismarck kantzilerrak, nahita trabatu zuen austriarren Holsteingo kudeaketa, eta tropak bidali zituen dukerri horretara. Austria Frankfurteko Dieta (Konfederazioaren asanblada)ren aurrean kexatu zenean, Errusiaren neutraltasuna ziurtatu ondoren, eta Italiako erresumarekin zuen aliantzarekin kontatuz, Bavaria, Hanover, Hesse-Kassel, Saxonia, Würtemberg eta beste estatu batzuk Austriaren alde jarri ziren.
Austriak, gerra adierazpena egin zuen 1866ko ekainaren 14an, eta Prusiako armadak Hanover eta Hesse-Kassel konkistatu zituen, Bohemia eta Saxonia inbaditu zituen, ondoren, armada austriarra garaitzeko uztailaren 3an, Sadowako guduan (Königgrätz, alemanieraz, gaur egun Txekiar Errepublikako lurraldean), Helmuth von Moltke jeneralak eginiko mugimenduari esker. Prusiar tropen mugikortasuna, trenbide sareari esker, erabakiorra izan zen garaipena lortzeko.
1866ko abuztuaren 23an, Pragako bakearekin, Konfederazio Germaniarra desagertu zen. Prusiak Hanover eta Hesse-Kassel bereganatu zituen, Austriak, Holstein Prusiari eman zion, gerrako kalte ordaina ordaindu eta Venezia Italiari eman zion Vienako Bakea sinatu ondoren. Prusiak, Iparraldeko Alemaniar Federazioa eratu zuen eta Austriak, bere gainontzeko lurraldeak, 1867an sortutako Austria-Hungariako inperioan batu zituen.
Iparraldeko Alemaniako Konfederazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Honela, Prusia, Alemaniako potentzia nagusia bihurtu zen, eta Meno ibaiaren iparraldean zeuden estatuen bateratzea ezarri ahal izan zuen, 1867an sortua. Aliantza honek Konfederazio Germaniarra ordeztu zuen. 22 izan ziren Iparraldeko Alemaniako Konfederazioa osatu zutenak. Botere legegilea bi asanbladetan banatua geratu zen: Reichstaga (parlamentua), eta Bundesrata (Kontseilu Federala).
Konfederazioak, Bavaria, Wurtemberg eta Badeneko dukerri handiarekin ezarri zituen aliantzak, euren tropak, Prusiaren erregearen agindupean jartzeko konpromezua hartu zutenak beste estatu batek Konfederazioko estatu partaideren bati erasoz gero. Dieta, sufragio unibertsal bidez aukeratua izan zen; eta Konstituzio berria 1867ko uztailaren 1ean sartu zen indarrean. Bismarck bihurtu zen Konfederazioko kantziler.
Konstituzioan, Estatu bakoitza, justizia, gurtza, irakaskuntza eta ekonomia arloan autonomoa izango zela jartzen zuen. Konfederazioaren eskumenak, berriz, Armada, Marina, kanpo politika, merkataritza legegintza, txanpona, legegintza zibila eta posta ziren. Botere exekutiboa, Prusiako erregeak, heredentziazko izaeraz, egiten zuen presidentzian zegoen. Berau zen kanpo politikaren arduraduna, Armadaren komandante gorena, eta, kantzilerraren bidez bere boterea erabiltzen zuena. Kantzilerrak, erregearen aurrean bakarrik erantzun behar zuen.
1871. urtean Frantzia-Prusia Gerraren ondoren, Alemaniar Inperioa eratu zen, Konfederazioaren antolakuntza eskema hartu zuena.