Eztabaida:Jose Antonio Ybarra

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

@Marklar2007: Izenari buruz esan behar dut dudak izan ditudala, baina iruditzen zait koherentziaren mesedetan Y behar duela. Ybarra marka bat da eta ez dirudi zentzuzkoa disoziazio bat eragitea, areago 1945ez geroztik Ybarra familiako kideek jarraitzen dutelako. Goraintzi Iñaki LL (eztabaida) 22:43, 3 otsaila 2019 (UTC)

Iñaki LLk esandakoarekin ados nago. Inkoherentea litzateke "leinu" horretako beste kideen abizena Y-z idaztea eta honen kasuan berriz i-z. Ikus, bestela, Fernando Ybarra, Fernando Ybarra López-Dóriga, Javier Ybarra Bergé, José María Ybarra, Emilio Ybarra edo Javier Ybarra Ybarra. Izan ere, salbuespen bakarra Pedro Ibarra da. Hori bai, oharren atalean, eta beste kasu batzuetan egin den moduan, hurrengoa jarri daiteke: "Ibarra da abizenaren euskara batuko idazkera (ikus Euskal Onomastikaren Datutegia), baina pertsona ospetsu horren abizenaren grafia oso finkatuta dago Ybarra formarekin". Aihotz (eztabaida) 23:10, 3 otsaila 2019 (UTC)
@Aihotz: Hori da. Pedro Ibarra ez da zuzenean leinu horretakoa, edo 'marka' horretakoa behintzat (seguru senide lotura duela dena den). Leinuaz aparte, konpainien izenak daude: Ybarra, Mier y Compañía, etc. Anekdota gisa Ybarra ortografia Ibarratik bide dator zuzenean, baina XIX. mende hasieran idazkera, maiuskulaz, Y-ren oso antzekoa omen zen. Iñaki LL (eztabaida) 08:20, 4 otsaila 2019 (UTC)
@Iñaki LL: Nik dakidala Pedro Ibarra Ybarratarren leinukoa da. Ybarra leinuaren "aitagoia" José Antonio Ybarra izan zen. Bere semeetako batek Sevilla aldera jo zuen eta haren ondorengoek hango Ybarra sendia osatzen dute. Beste semeen ondorengoek aldiz Bilbo-Negurikoa. Hori bai, hemengo adarra zabala da; klan baten antzekoa. Horregatik ahaidetasun-maila zeinahi den, Bizkaiko Ybarratarrak leinu/sendi/klan bereko kidetzat hartzen dira. Eta horien artean Pedro Ibarra da abizena horrela idazten duen bakarra. Bestalde, ea Marklar2007k zer esaten duen. Nire ustez abizenaren grafia aldatu beharra dago. Aihotz (eztabaida) 15:25, 4 otsaila 2019 (UTC)
Bai, ondo, ados. Harrezkero ezdakizenbat seme-alaba jaioko ziren, eta familiak osatu, zuzenean enpresari/familiako negozioei lotuta ez daudenak ere noski. Goraintzi Iñaki LL (eztabaida) 15:56, 4 otsaila 2019 (UTC)
Arrastion Iñaki LL eta Aihotz: Zuon argudioekin bat nator baina WP:Antrop hartu nuen hizpide. Aihotzen oharra gustatzen zait baina ez du gure "arautegia" %100 betetzen... ez dakit.... nire botoa  Neutrala. Ondo izan.--Marklar (eztabaida) 18:15, 4 otsaila 2019 (UTC)
Gabon! Euskaltzaindia gero eta zehatzago ematen ditu arauak. Antroponimiari buruz ematen diren arauetan, Ybarraren kasua Barojarenaren itxura du, ikus 53. orrialdea, baita 60. or. ere: "Azkenik, salbuespena egingo da Euskal Herrian jaio eta euskal deitura izanik ere, ospea Euskal Herritik kanpo idazle gisa lortu duten pertsonekin. Adibidez, Pio Baroja idazlearen deituraren grafia Baroja izango da, deitura horren euskarazko grafia estandarra Baroxa izanagatik". Hemen, ordea, bakarrik idazleak aipatzen ditu, ez dakit zergatik. Sevillakoek ere Ibarra behar dute? Ala kanpokoak izaki beste irizpide bat?
53. orrialdean, berriz, "pertsona ospetsuen grafia oso finkatuta dagoenean, bere horretan erabiliko da (Baroja). Aukera hori XX. mendeko pertsonaiekin erabiliko da batez ere". Bi hauek ikusita, bi mendetan luzatzen den 'marka' baten izena izaki, Ybarra dirudi egokiena. Iñaki LL (eztabaida) 22:51, 4 otsaila 2019 (UTC)