Eztabaida:Konpetentzia

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Konpetentzia ala gaitasuna?[aldatu iturburu kodea]

http://zirikteroak.ning.com/group/konpetentzietanoinarritutakohezkuntza/forum/topic/show?id=1975872%3ATopic%3A8549 (Aipu hau Gorkaazkarate lankideak egin du, baina sinatzea ahaztu zaio. --Orereta (erantzunak) 20:35, 23 Urria 2008 (UTC))

Nire ustez hemengo edukia Gaitasun artikulukoarekin batu behar da, gaitasun hitza hobetsiz (hala egiten da EuskalTermen: hemen). Edukia bera dela iruditzen zait. Konpetentzia sarrera, berriz, argipen orria izan beharko litzateke: gaitasun eta lehia artikuluetara. --Orereta (erantzunak) 20:35, 23 Urria 2008 (UTC)

Hala ere, Gorkaazkarate lankideak goian jarritako loturarekin zalantzak ere baditut... --Orereta (erantzunak) 20:37, 23 Urria 2008 (UTC)

Tira, antza denez, batzuek eztabaida antzu honi berebiziko garrantzia ematen diote. Semantikaren eta itzulpengintzaren mugetatik baino haratago, euren argudioen atzean bestelako helburu ezkutuak dituztela dirudi. Gaitasun eta Konpetentzia kontzeptuen artean aldeak daudela garbi ondoriozta daiteke goiko estekari jarraituz irakur daitekeen eztabaidan. Gehiago esango nuke; iritzi berdinekoak dira beste irakasle askok. Berriro diot; eztabaida honekin jarraitu nahi duenak, kontzeptuak argitu baino gehiago, bazterrak nahastu nahi ditu. (Aipu hau Jolaus lankideak egin du, baina sinatzea ahaztu zaio.--Assar; (erantzun hemen) 07:08, 24 Urria 2008 (UTC))

Lasai txikito. Jolaus, kontzeptuak argitzen lagundu nahi baduzu ados (eta horrela goian jarri duzun aipua baino gehiago egingo zenuke Wikipedian), baina hau ez da umekerietan ibiltzeko foro bat, e. --Orereta (erantzunak) 10:50, 24 Urria 2008 (UTC)
Atzo gaitasun artikulua garbitu nuen formatu aldetik. Nik, ideiarik ez gai hauen inguruan, baina ingelesezko wikipedian bi kontzeptuak desberdintzen direla iruditu zitzaidan, hemen gaitasuna eta hemen konpetentzia, eta horrela jarri nituen interwikiak, auzia argituko duelakoan.--Assar; (erantzun hemen) 07:12, 24 Urria 2008 (UTC)
Nik pentsatzen nuen gauza bera zirela, baina badirudi desberdinak direla. Dakitenek esan dezatela. Hala ere, hemen argudioak jartzea ez legoke gaizki... --Orereta (erantzunak) 10:50, 24 Urria 2008 (UTC)

Assarrek hortxe gorago eman dituen bi loturetatik batek Aptitude ingelesezko hitzera eramango gaitu eta bestea Competence hitzera. Hezkuntzan boladan dagoen hitza Competence azken honen ordaina da. Uste dut honetan behintzat guztiok bat etorriko garela. Kontua, nik uste, Competence, Competencia, Compètencia edo Compétence (dans l'enseignement) hori nola euskaratzean datza: gaitasun edo konpetentzia? Edo biak maila berean? Edo biak baina bat hobetsita? Nik gorago aipatzen den zirIKTeroen foroan gaitasun hitzaren alde egiten nuen, gaitasun hitza hobestearen alde eta konpetentzia hitza lagunen artean erabiltzeko edo baztertzea proposatzen nuen. Erabiltzen nituen argudioak ez ditut hemen errepikatuko baina autoritatearen argumentua ekarriko dut hona soilik: itzultzaile profesionalak bitarteko diren agiri ofizial guztietan gaitasun hitza agertzen da, ez konpetentzia. Konpetentzia hitza nekez topatuko duzue, ez Jaurlaritzako itzultzaile profesionalen agirietan ez Euskaltzaindiaren hiztegi batuan, beraz, PROPOSATZEN DUT: konpetentzia hitza wikipedian mantentzea baina Gaitasun hitzera bideratzeko eta "konpetentzia" artikulu honetan dauden eduki baliotsuak Gaitasun hitzaren azpian kopiatzea. --gorkaazk (erantzunak)

Ni ez naiz aditua esparru honetan, beraz ezin dut esan zer den egokiagoa. Zerbait esatekotan, hizkuntzaren aldetik esan dezaket, hiztegietan begiratuta. Euskaltermek hitz berak proposatzen ditu "competencia" eta "aptitud" terminoak adierazteko: gaitasun. Elhuyarrek ere itxura batean ez du bereizten "competencia" eta "aptitud". Hiztegi Batuan gaitasun agertzen da, baina "konpetentzia" ez. Hala ere, badirudi bi kontzeptu ezberdin izan daitezkeela (niri hala iruditzen zait). Ingelesezko eta gaztelaniazko wikipedietan bereiztu egiten dituzte. Orduan, kontua da ea euskaraz ere bereiztu behar diren ala ez. Dena gauza bera dela erabakitzen bada, gaitasun hitza erabil daiteke; baina bi kontzeptu direla erabakitzen bada, bakoitzari nola deitu esan beharko dugu. "Compentence" esateko "gaitasun" erabiltzen bada, nola esan "aptitude"?--Assar; (erantzun hemen) 15:57, 13 Abuztua 2009 (UTC)
Bale. Gaitasun hitza polisemikoa da. Bai Aptitude bai Competence adierazten du. Hiru mendeko tradizioa du baina polisemikoa da. Hortik, batzuen iritziz, hezkuntzarako beste hitz mailegatu baten beharra: konpetentzia. Baina konpetentzia hitza inportatuko bagenu, beste hitz polisemiko bat inportatuko genuke. Konpetentzia konkurrentzia da, konpetentzia eskuduntza da, konpetentzia gaitasuna da, konpetentzia ahalmena ere izan liteke... Hitzak mailegatzea edo inportatzea zilegi iruditzen zait. Munduko hizkuntza guztietan egiten da. Baina kasu honetan beharrezkoa ez den mailegua iruditzen zait.
Artikuluaren bigarren lerrotik kopiatua: "Hiztegi batzuetan gaitasun hitzaren pareko ikusten dugu..." Zein hiztegitan ikusten duzue? Zein hiztegitan ez da hitza agertzen? --gorkaazk (erantzunak)

Badirudi konpetentzia/gaitasun kontzeptuen inguruko eztabaida berriro piztu dela azken egunetan. Tira, gehiegitxo luzatu da dagoeneko eztabaida saltsa berriekin hasteko. Lehenik esan, Joxemaik arrazoi osoa duela: itzulpen ofiziala "competencia=gaitasun" da eta horren kontra ezin da bestelako argudiorik erabili. Arrazoia dauka gorkaazkk ere, "gaitasun" hitza poilisemikoa dela adierazten duenean. Garbi dago hala dela; Elhuyarrek, adibidez, "aptitud, capacidad, habilidad, competencia; idoneidad" proposatzen ditu pareko bezala. Beraz, nik proposatzen dudana da gaitasun hitza erabiltzea zuzen-zuzenean. Horrela, "banku" hitza erabiltzen dugunean, tesuinguruak garbi adierazten duen moduan zein esannahi eman nahi diogun hitz horri, "gaitasun" hitza irakurtzen dugunean ere berdin egin beharko dugu. Testuingurutik deduzitu beharko dugu hitz horrekin zer demontre adierazi nahi dugun eta, ziurrenik, irakasle bakoitzak gauza ezberdinak ulertuko ditu testu bera irakurtzerakoan.Izan ere, "banku" hitzak dituen esanahiak biak hain desberdinak dira ez dagoela arriskurik gaizki ulertuak suertatzeko baina gaitasun hitzaren bost esananhi horiek hain dira antzekoak, interpretazio ezberdinetara eramateko arrisku handia dagoela. LOGSEk bere lehen urratsak eman zituenean gaitasunak gora, gaitasunak behera ibili ginen. Orain, kontzeptu desberdin batetaz ari gara eta jarraitzen dugu, duela hamabi urte bezala, gaitasunak gora eta gaitasunak behera. Arrazoi osoz diote inguruan ditudan irakasle askok oraingo kontu hauek betikoak direla, betidanik aritu garela gaitasunen inguruan lanean. Enfin, gaur bertan katalanez idatzitako artikulu interesgarri hau aurkitu dut. Katalanez ederki asko ulertzen ulertzen da; euskaraz xelebrekeriren bat egin beharko genuke artikulu hori ulergarria egiteko, izan ere, gaitasun hitza soilik erabiliz ez dago amansemerik artikuluan datorrena ulkertzeko gai izango denik. --jolaus 15:28, 9 Otsaila 2010 (UTC)

Jolaus, ba zuek (irakasleok, honetaz gehien dakizuenok) ez baduzue mataza askatzen, guk ezingo dugu. Edo "gaitasun" hitz polisemikoa da eta bai Aptitude bai Competence hor barruan sartu beharko ditugu, eta zuk aipatutako katalanerazko artikulua ezingo dugu euskaratu; edo bi hitz erabili beharko dira bata eta bestea adierazteko, nahiz eta euskaran tradiziorik ez egon.--Assar; (erantzun hemen) 16:59, 9 Otsaila 2010 (UTC)
Tira, egia da, goikoa irakurrita agian gehiago nahastu dut kontua ;) Esan nahi nuena da zuzentasunaren ikuspegitik, une honetan ezin dela ukatu ofizialki "gaitasun" hitza esleitu dela "competencia" adierazteko hautatu dena. Baina zuzena dena ez da beti egokiena eta horixe gertatzen da, nire ustez, kasu honetan.Aurrean emandako artikulua itzuli nahi duenak, ulergarria egitea nahi badu, edo hitz desberdin bat aukeratu behar du "capacidad" itzultzeko edo gauza bera egin behar du "competencia" itzultzeko, ze "ofizialtasunak" dioena egiten bada testu hori ulertezina bihurtzen da. Curriculum ofizialean betidanik adierazi da "capacidad" gaitasun bezala, beraz, bigarrenarentzat beste zerbait proposatu behar da. Nik garbi daukat, konpetentzia hitza proposatzen dut.--jolaus 06:40, 10 Otsaila 2010 (UTC)
"Hobeto" itzultzearen argudioak ez nau asebetetzen. Polisemikoa den hitz baten polisemia saihesteko beste hitz polisemiko bat inportatu, hitz berri honi balio berri bat erantsita... Tira. Ez zait ideia ona iruditzen baina onartzen dut ideia honek arrakasta handia izan duela.
Ez ditzagun itzultzaile profesionalak gutxietsi. Badauzkate hamaika trikimailu horrelakoetan itzulpen txukuna egiteko eta batzuetan jatorrizkoa baino ulergarriago uzten dute itzulita dagoen testua. Nik erabili ditudan hiztegi guztietan competence > gaitasun, itzultzaile profesionalek competence > gaitasun, EHAAkoek, esaterako. Baina irakasleok erabiltzen ditugun dokumentuetan competence > gaitasun batzuetan eta competence > konpetentzia besteetan (dokumentu berean biak, gaitasun/konpetentzia, batera topatzea ere ez da zaila). Wikipedian Euskalterm eta Zehazki erakusten duten bidetik jarraitzea errazena iruditzen zait. Ahizpa/arreba hitzez jositako euskal testua nekez gaztelaniara daitekeela? Bai zera! (Gaztelania hutsean egunero dabiltzanek ez dakite hermana hitza polisemikoa denik, hezkuntza-gaitasun kontuez irakurtzen hasten direnak ere ez dute beste munduko arazorik izango gaitasun hitzaren adiera desberdinekin, nik uste).
Nago, bai gaitasun erabilita eta bai konpetentzia erabilita, irakasleok badakigula zertan ari garen. Jarraitzen dut pentsatzen maila jasoan gaitasun sustatu behar dela eta konpetentzia, erabiltzekotan, etxetik ibiltzeko (neuk ere erabiltzen dut, lasai asko noiz edo noiz, ahoz).--gorkaazk; (erantzun hemen)

Baina ze Krixto! Konponduko al duzue behingoz!--Assar; (erantzun hemen) 19:45, 17 Otsaila 2010 (UTC)

Konpetentzia hitza erdarakada bat dela esaten zen argipen orrian. Baieztapen hori ezabatu dut. Konpetentzia hitza Euskaltzaindiaren hiztegietan onartuta dago. Beharrekoa ez den mailegua dela esan daiteke, agian, baina erdarakada dela nekez.
Urte batzuk igaro dira goiko polemika horrekin gehiegi luzatu ginetik. Urte hauetan, nahiz eta agiri ofizialetan, dekretuetan-eta, hasieran, gaitasun hitza gehiagotan ageri, urteak joan, urteak etorri, eta konpetentzia hitza nagusitu da. Azkenik, agiri ofizialetan ere, konpetentzia hitza nagusitu egin da. Aspaldi honetan, hezkuntzan, konpetentzia hitza erabiltzen da gehiago. Mendebaldean bai behintzat. GorkaAzk (eztabaida) 22:46, 25 apirila 2018 (UTC)