Mailegu (hizkuntzalaritza)
- Artikulu hau hizkuntzalaritza-terminoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mailegu (argipena)».
Mailegu hizkuntza batek beste baten hitz edo esapide bat bereganatzea da edo horrela bereganatutako hitz edo osagaia.[1] Hitzen ordez estruktura gramatikalak edo morfemak bereganatzen dituztenean, mailegu gramatikala du izena. Azkena arraroagoa da, baina hizkuntza biek ele biko hiztun asko dituztenean gertatzen da.[2]
Zenbait hizkuntzen arteko mailegu asko dagoen eremu batean sprachbund edo gune-linguistikoa sor daiteke.
Beste hizkuntzetatik etorritako hitzak saihestea eta kentzea helburu duen jarduerari «purismo» (latin. purus «garbi») edo «garbizaletasun» deritzo. Horren adibide argigarri bat islandiera da, hitz berri guztiak germaniar erroak erabiliz sortzen ahalegintzen dena[3].
Euskarazko hitz arrotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egungo euskararen hiztegiak hitz arrotz (edo mailegatutako hitz) asko ditu.
Horietako asko latinetik (antzinako garaietatik aurrera) etorri ziren; hona hemen egunerokotasuneko adibide ageri batzuk: «katu», «bake» ← lat. pax, pacis, «eliza» ← ecclesia, ohore ← (h)onore(m), «zeru» ← caelum[4].
Beste hizkuntzetatik etorritako hitz ere ditu euskararen hiztegiak, baina euren jatorri arrotza zalantzagarria izan daiteke. Adibidez, «hartz» eta «maite» hitzak, agian, zelta hizkuntzetatik etorri ziren, baina euren jatorri zehatza ez dago argi[4].
Mailegu berrien gehienak gaztelaniatik datoz: «dorre», «eskalatu», «komunitate» eta besteak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Appel, R. & Muysken, P.. (1996). Bilingüismo y contacto de lenguas. Bartzelona: Ariel.
- ↑ (Ingelesez) Karlson, Stefán. (2013). The Icelandic language. Viking Society for Northern Research, University College London ISBN 978-0-903521-61-1..
- ↑ a b (Ingelesez) Etymological Dictionary of Basque. The estate of the late R. L. Trask.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |