Eztabaida:Marga Andurain

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri hau Emakumeak wikiproiektuaren lan eremuan dago. Emakumeak wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Egile eskubideak[aldatu iturburu kodea]

Joseba Aurkenerena naiz, aipatzen duzuen artikuluaren egilea. Euskarazko wikipedian Marga Andurain agertzen ez zenez, nik egitea erabaki nuen nire artikulu bat baliatuz. Beraz, ez du inolako egile eskubiderik urratzen.

Nirekin harremanetan jarri nah ibaduzue, horra hor nire helbide elektronikoa:

amalur-baita@wanadoo.fr —Aurreko iruzkin sinatugabea 86.199.164.104 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2013-08-06, 23:40).

Helbide horrekin harremanetan jarri naiz, egile eskubideen lizentzia egokia eman dezan (CC-BY-SA Aitortu-Partekatu Berdin 3.0 edota GFDL lizentzia eman beharko luke, artikuluan eduki hori erabili ahal izateko). --Xabier Armendaritz 2014-10-09, 08:35 (UTC)
Joseba Aurkenerenaren mezu hau jaso dut:
« Nire «Marga Andurain, Baionako zelatari eta abenturazalea» artikuluaren testua CC-BY-SA Aitortu-Partekatu Berdin 3.0 lizentziarekin lagatzen dut, euskal wikipedian erabili ahal izan dadin. »
Joseba Aurkenerena
Beraz, artikuluak ez du egile eskubiderik urratzen dagoeneko. --Xabier Armendaritz 2014-10-09, 15:08 (UTC)
Ba al dago, beste baterako jakin nahi dut, modurik email hori benetan jaso dela ziurtatzeko? - --Joxemai; (erantzunak) 15:33, 9 urria 2014 (UTC)

Artikuluaren izenburua[aldatu iturburu kodea]

Joseba Irazuren artikulua bere jaiotzatiko izenarekin ez, baizik eta idazle hori ezaguna den goitizenarekin ageri den bezala, artikulu honi ere goitizenarekin agertzea dagokio. Atzera eramango dut goitizenera. Jaiotzatiko izenera eramateko arrazoi sendoagorik izanez gero, eztabaida orri honetan plazaratu lehenik, mesedez. --Xabier Armendaritz 2014-10-09, 08:18 (UTC)

Señora de...[aldatu iturburu kodea]

Tira, emakume bati senarraren abizenarekin izendatzea pelin sexista dirudit. Dena dela, zure kezka Margaren izenorde ezagunena erabiltzea baldin bada "Marga d'Andurain" esan beharko zenuke, jakinez "d" hori doakoa ez dela, posesioa adierazten baitu. Ene ustez, bestetik, "Marga Andurain" Joseba Irazuren moldaketa izan da baina ez historikoki emakume horrek erabili zuen izena; eta ez da oso egokia aipatutako zehaztasun hori ezkutatzen duelako.

Untsa izan.

-Hpholke (eztabaida) 14:27, 9 urria 2014 (UTC)

Izenaren eta abizenaren artean gure inguruko erdarek jartzen duten de / d' hori ez da beti posesiboa (Jose Miguel de Barandiarán, Miguel de Unamuno...) eta euskaraz sistematikoki galdu egiten da. Eta erdara horietan ere maiz galtzen da. Horregatik, euskaraz ez da Joseba Aurkenerena (Joseba Aurkenerena esan nahi zenuela uste dut, eta ez Joseba Irazu) «d'» hori kendu dion bakarra, orobat hala egin dute Iñaki Eganak, Iñigo Astizek, Nagore Irazustabarrenak eta abarrek, eta abarrek, eta abarrek. --Xabier Armendaritz 2014-10-09, 15:14 (UTC)
"D" guztiak ez dira berdinak eta ongi dakizu hori. Kasu honetan "jabegoa" adierazten du, gaztelaniazko "señora "de" Andurain" (Andurain jaunaren emaztea) eta ez jatorria, zuk aipatzen dituzun adibideetan bezala. Eta, bai, Aurkerenarekin nahastu egin naiz. Barkatu.

-Hpholke (eztabaida) 15:47, 9 urria 2014 (UTC)

Gaia ez dut sakon aztertu, eta ez dakit posesiboa den edo ez; anglosaxoi gizarteetan, adibidez, senarraren abizena hartu ohi dute, inolako posesiborik erabili gabe. Abizena hartzea bera da senarraren familiara aldatzearen adierazgarri, inolako posesiborik behar izan gabe.
Dena dela, Margari dagokion d' hori posesiboa izan nahiz ez izan, aipatu ditudan beste adibideetan bezala (on Joxe Migelen gaztelaniazko de Barandiarán hori ere posesiboa dela esan liteke, de la familia Barandiarán, alegia), euskaraz galdu egiten da, eta erreferentziak ekarriz erakutsi dut. Abizena senarrari hartu ziola dokumentatu baldin badaiteke, datu hori gehitzea komeni da, iturria aipatuta. Eskerrik asko wikipediagintzan egindako lanarengatik, asko ikasten da lan txukuna egiten saiatzen direnekin. --Xabier Armendaritz 2014-10-09, 16:11 (UTC)