Eztabaida:Margarita Xirgu

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri hau Emakumeak wikiproiektuaren lan eremuan dago. Emakumeak wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Uste dut «Ordezkatutako lanak» atalaren izena gaizki osatua dagoela. Euskaltzaindiaren hiztegiak bi adiera besterik ez dizkio aitortzen «ordezkatu» hitzari: «1. Norbait edo zerbait beste norbaiten edo zerbaiten ordez jarri; ordez aritu»; «2. Talde, erakunde edo pertsona baten izenean beste erakunde batean edo toki batean aritu».

Antzerkian eta zineman, «jokatu» (Euskaltzaindiaren hiztegia: «6. Antzerkiaz edo kidekoez mintzatuz, gertaerak antzezleen bidez irudikatu») edo «antzeztu» (Euskaltzaindiaren hiztegia: «3. Antzerki lan bat jokatu»; «4. Antzerki lan edo film batean, pertsonaia baten rola egin») erabili behar da. --Gotzon 12:52, 10 maiatza 2021 (CEST)

Egina @Gotzon: badirudi itzultzaile automatikoak Obras representadas (selección) horrela itzuli duela. @Carmenremen: ez fidatu itzultzaileaz eta berrirakurri zuzendutakoa, itzultzaile automatikoak batzutan itzulpen "xelebreak" egiten ditu, artikuluaren eta Euskal Wikipediaren kalterako. -Lainobeltz (eztabaida) 14:38, 10 maiatza 2021 (CEST)[Erantzun]