Edukira joan

Eztabaida:Markiz

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Izen ofiziala

[aldatu iturburu kodea]

Markinez herriaren izen ofiziala hori bera da, MARKINEZ. Egia da erreferentzia ezberdinetan Markiz izena agertzen dela, tartean https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ecoeoda&task=lekuaIkusi&Itemid=471&lang=en&kodea=103327&mota=lekuak, non Markiz izena XIV. mendean kokatzen duen. Kontzejuak http://www.araba.eus/botha/Boletines/2008/040/2008_040_02068.pdf Markinez izena jarri zuen izen ofizial bezala, beraz MARKINEZ izena herriaren izena izan beharko litzateke sarrera honetan.

—Aurreko iruzkin sinatugabea Unio nineu (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.
Kaixo! Mesedez sinatu -~~~~ erabiliz (kopiatu hauxe eta jarri esaldiaren amaieran). Euskarazko bertsio bat dagoenean, euskara erabiltzen delakoan nago. Dena den, Xabier Armendaritzek daki hoberen toponimia nola dagoen araututa. -Iñaki LL (eztabaida) 16:03, 22 azaroa 2021 (CET)[Erantzun]
Kaixo, Unio nineu! Izen ofiziala hori dela jarrita dago artikuluan bertan. Artikuluaren izenburuari dagokionez, Euskal Wikipedian ohitura dugu Euskaltzaindiaren EODA datu basean jarritakoari lehentasuna ematea. EODAn euskara baturako Markiz jarri dute herri horren izentzat, eta horixe du izenburutzat artikuluak.
Ohitura hori aldatzea edo hemen salbuespena egitea nahi baduzu, horretarako bozketa abiatu ahal izango duzu Wikipedia honi gutxienez 100 ekarpen egin eta gero. Oraingoz, ekarpen bakarra duzu egina. --Xabier Armendaritz 2021-11-23, 08:55 (UTC)