Eztabaida:Miguel Unamuno
Unamunokoa
[aldatu iturburu kodea]Aipatutako iturrian, X. Kintanak ez du "Migel Unamunokoa" esaten, baizik eta "Migel Unamuno". Niretzat azken hori da egokiagoa, "de" hori, abizena konposatua izan ezean, erdarakada baita. Nik "Migel Unamuno" jarriko nuke.--Unai (esan) 15:21, 1 Ekaina 2010 (UTC)
- Ara eta gehiago: bizkaieraz Unamunotar Miguel litzateke. -Theklan · · 15:23, 1 Ekaina 2010 (UTC)
- Ez dut diozuna ulertzen, Theklan. Oker ez banago, abizena aurretik jartzea "-tar" horrekin, ez da bizkaiera, baizik eta Sabino Aranak sortutako forma bat baizik, ezta? Hala ere, ados nago Unairekin. Kintanak Migel Unamuno darabil testuaren hasieran. Ondoren aipa genezake, Unamunok bere euskarazko testuak Migel Unamunokoa moduan sinatu zituela. --Orereta (erantzunak) 16:09, 1 Ekaina 2010 (UTC)
- Migel Unamunokoa idatzi dut abizenak «berezko grafian» mantentzearen politika onartu zelako euskal Wikipediarako... beraz, politika horri kasu egin behar badiogu, euskaraz Migel Unamunokoa da Wikipedian erabili beharrekoa, idazleak berak halaxe sinatu zuelako euskaraz. Ez dakit «berezko grafia»ren politika hori indarrean den edo ez.
- Hala ere, neronek Miguel Unamuno idatziko nuke, EIMAk onartutako izendegian eta Harluxet entziklopedian horrela ageri denez. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 18:36, 1 Ekaina 2010 (UTC)
Xabier, baina berezko grafiak ez du esan nahi "Migel Unamunok idazten zuen bezala", baizik eta euskaraz modu egokian idatzi behar den bezala. Adibidez, Bernart Etxeparek Bernardum Dechepare idazten bazuen ere, euskarazko berezko grafia da Wikipedian jartzen duguna.--Unai (esan) 10:12, 3 Ekaina 2010 (UTC)
- Euskal Wikipediako politiketan, ordea, garbi dio izen-abizenak pertsonak berak idazten zituen bezalaxe idatzi behar direla (Elcano, Urchueguía, Etcheverria...). Politika hori bozkatzean, oso garbi azaldu zen zein irizpide aplikatu behar den: «Etchepare-k Etchepare grafia hautatu bazuen zergatik alda [sic] beharko genuke guk?».
- Horregatik, Kintanaren idatzia ikusi nuenez geroztik, garbi izan dut «Migel Unamunokoa» dela hemen jarri beharrekoa, Euskal Wikipediako politika hori aplikatu behar badugu. Uste dut premiazkoa dela izen-abizenetako politika hori aldatzea.
- Esan bezala, niri askoz zentzuzkoagoa iruditzen zait antroponimia lantzen duten adituei kasu egitea. Aditu horiek, azken batean, ordu piloa eskaini diote grafia horiek aztertzeari, eta pena litzateke lan itzel hori alferrik galtzea.
- Beraz, «Miguel Unamuno» jarriko dugu? Hori da antroponimiako iturri fidagarrietan (EIMA, Harluxet) azaltzen dena, eta Berriak ([1][2]) eta Argiak ([3][4]) ere darabiltena.
- Baina, hori egin aurretik, Euskal Wikipediako politika hori aldatu beharko genuke, nik uste. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 10:26, 3 Ekaina 2010 (UTC)
- Ados, Xabier. Beste eztabaida batean idatzitakoa ekarriko dut hona, berriz ere:
- Nik Berriaren estilo-liburuaren irizpideak aplikatuko nituzke (62. orrialdea), horiexek baitira de facto jada aplikatzen ditugunak, eta oso argiak direlako. Laburbilduz:
- Euskal herritarren euskal abizenak euskal grafiaz idazten dira Berrian, norberaren ohitura gora-behera (adibidez: Antonio Zabala edo Gabriel Zelaia).
- Euskal Herritik kanpoko herritarren euskal abizenak haiek idatzi bezala idazten dira, euskal grafiara ekarri gabe (adibidez: Che Guevara).
- Alfabeto latinoan idatzitako izenak oro har bere horretan uzten dira (adibidez: Jules Verne).
- Bozketa bat planteatu behar da, irizpide hauek (jada aplikatzen direnak), "politika" mailara igotzeko edo. Iritzirik? --Unai (esan) 13:24, 3 Ekaina 2010 (UTC)
- Nik EIMAk Onomastika lan mardulean zehaztutako irizpideak erabiliko nituzke. Korapilatsuagoa da, baina askoz sakonago aztertutakoa. Antzematen zaio prestakuntza handiagoko adituek egin dutela, gehiagoren artean, eta diru gehiagorekin. Gainera, Berriakoek arau sinpleak beharko dituzte, kazetari lana di-da egitekoa denez, baina hemen patxadatsuago lan egin dezakegu, xehetasunei begiratzeko denbora har dezakegu.
- Izan ere, Berriaren irizpide horiek nire abizenari gaztelaniazko Wikipedian aplikatuko balizkiote, «Armendáriz» idatziko lidakete... eta ez nuke inola ere halakorik nahi, aitak paper guztietan gure abizena euskaraz ikusteko zenbat itxaron behar izan duen jakinda.
- Erdaldundu nahi duena erdaldun dadila, euskaldundu nahi duena euskaldun dadila, eta erdibidetik joan nahi duena ere doala erdibidetik. Ez diot zentzurik ikusten «Pio Baroxa», «Jaime Mayor Orexa», «Xabier Amuritza» (Zavalari «Zabala» idazten badiote, Amurizari ere aldatu beharko diote, ez da hala?) eta abar idazteari. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 14:07, 3 Ekaina 2010 (UTC)
Ez dezagun dramatizatu. Berriak Pio Baroja idazten du, baita Mayor Oreja eta Xabier Amuriza ere. Zavalarena ez dut ondo ikusten... ez baitut ulertzen...--Unai (esan) 14:37, 3 Ekaina 2010 (UTC)
- Lasai, batere dramatizatu gabe esaten dut: goian aipatu dituzun irizpide horiek aplikatuz gero, Berriakoek «Baroxa», «Orexa» eta «Amuritza» idatzi beharko lukete; beraz, ez dituzte beren irizpideak betetzen. Antonio Zavalak beti idatzi izan zuen bere abizena horrela, bere bizitza guztian, eta nahita, gainera. Euskal bertsoak milaka bildu eta argitaratu ditu, euskaraz ere asko idatzi du, eta beti izenpetu du «Zavala». Zentzugabea iruditzen zait berak nahita hartutako erabaki hori alde batera uztea. Xabier Amurizaren abizena «Amuritza» idaztea bezain zentzugabea.
- Egunkari batean presaka argitaratu beharreko testuetarako balioko die, beharbada, baina entziklopedia baterako ez zait bide egokia iruditzen. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 15:38, 3 Ekaina 2010 (UTC)
- Arestian aipatu dudan Onomastika liburuan, 2. puntua da Euskal Herritarren izen-abizenei buruzkoa («Endoantroponimia (Euskal Herriko pertsonen izendeiturak). Euskal deiturak euskaraz idazteko irizpideak»), eta 2.3 puntuan («2.3. XX. mendean edo XXI. mendean jaio edo hil diren pertsonen izen-deiturak») dakar aipatu ditudan kasuei aplikatu beharreko irizpidea:
- «Pertsona baten deituren grafiaren borondatea esplizitua, nabarmena eta agerikoa dela uler daiteke, adibidez, idazleen kasuan, azken argitalpenetan ageri den grafia (adibidez, Xabier Amuriza); politikarien kasuan, haien artikulu politikoetan ageri den grafia (adibidez, Enrique Mújica Herzog); kirolarien kasuan, haien elastikoetan ageri den grafia (adibidez, Aranzabal), eta abar. Egoera soziolinguistikoa kontuan hartuta proposatzen da ontzat ematea grafia horiek.»
- Kasu gehienetarako, EIMAkoen liburua eta Berriakoena bat datoz (Berengela Nafarroakoa, Bernart Etxepare, Juan Sebastian Elkano, Dolores Ibarruri, Koldo Mitxelena...); nik ezberdintasunak nabarmendu besterik ez dut egin, EIMAkoena osoagoa dela erakusteko. Berriak arau laburra eta bizkor aplikatzen dena behar du, salbuespen gutxikoa, testuak di-da idatzi eta zuzendu ahal izateko. Guk, ordea, arau osoagoa eta zehatzagoa behar dugu: EIMAkoa. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 15:57, 3 Ekaina 2010 (UTC)
- Antonio Zavala/Zabala antroponimoa jarri nuen aurrekoan adibidetzat, baina gaizki jarri ere: EIMAk Zabala aukera bultzatzen du, nahiz eta idazle horrek euskaraz sistematikoki Zavala sinatu: «euskal grafia estandarretik aldentzen diren grafiak ez dira onargarriak (adibidez, [...] Zavala)». Egun hauetakoren batean bozketara aurkeztu beharko dugu kontu hau, ea orain egiten ari garenak bukatuz doazen. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 12:40, 23 Ekaina 2010 (UTC)
Eztabaidaren emaitza
[aldatu iturburu kodea]Hemen hasitako eztabaidaren emaitza gisa, antroponimoen politika berria dugu Euskal Wikipedian. Politika hori aplikatuz, Miguel Unamuno izenburua izan behar du artikulu honek. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 16:46, 11 Urria 2010 (UTC)
ZAZPI KALEAK????
[aldatu iturburu kodea]Erronda kalea ez dago ZAZPI KALEETAN (Euskaltzaindiaren txorradek horrelako akatsak dakartzate). El Casco Viejo de Bilbao = Bilboko Alde Zaharra (edo Uri Zaharra) da. Alde Zaharrari "Zazpi Kaleak" deitzea, euskararen kalterako beste Euskaltzaindikada bat baino ez da. EZ EKIN ETA EZ JARRAI, mesedez, euskararen eta Euskal Herriaren onerako. EUSKALTZAINDIARI JARAMONIK EZ!!! EZ DUTE AHALMENIK, EZ DAKITE EZER, JANTXAKUR HUTSAK DIRA!!! —Aurreko iruzkin sinatugabea 79.153.78.67 (eztabaida • ekarp.) lankideak idatzi du (data: 2011-11-15, 01:26).
- Ez nuen ezer idazteko asmorik, baina ohar bat utzi gabe ezin isilduko naiz: Euskaltzaindiari euskarak eta euskara erabili nahi dugunok zenbat zor diogun jakinda, Zazpikaleak ez jartzeko funtsezko arrazoirik baldin bazenuen (eta duda egiten dut horrela ote den), arrazoi guztiak galdu dituzu irain horiekin. --Xabier Armendaritz 2011-11-15, 19:35
euskara ???
[aldatu iturburu kodea]Unamuno euskaldun berria zen et idatzi zuen bakarrik gaztelaniaz?? Ezta?--Aradic-es (eztabaida) 14:44, 7 apirila 2014 (UTC)
- Gehien-gehiena gaztelaniaz idatzi zuen, baina «[...] euskaraz artikulu eta poema batzuk idatzi zituen, Migel Unamunokoa gisa sinaturik argitaratuak» (Xabier Kintana: «Unamuno eta euskara», Jakin, 121. zenbakia, 2000ko azaroa-abendua). --Xabier Armendaritz 2014-04-07, 15:01 (UTC)
- According to the source above (Xabier Kintana), although Unamuno wrote the vast majority of his works in Spanish, he wrote a few articles and poems in the Basque language, and signed them as Migel Unamunokoa. Unamuno, certainly, learnt the Basque language when he was an adult. --Xabier Armendaritz 2014-04-09, 08:53 (UTC)
Eskerrik asko.--Aradic-es (eztabaida) 15:04, 9 apirila 2014 (UTC)
Kategoria Euskaldun zaharrak egin behar dugu.--Aradic-es (eztabaida) 18:35, 25 apirila 2014 (UTC)
Heriotzaz
[aldatu iturburu kodea]Heriotzaz. Agur. Bada saio bat erdal irrati batean izena baitu Acontece que no es poco eta bertan bada historialari bat, Nieves Concostrina berau, erran baitzuen saio horietariko batean Unamuno hil zuela bisitan joan zitzaion eta artikuluak hondarrean aipu duen Bartolome Aragón zelakoak; orobat, ba omen da dokumental bat (izenaz ez bainaiz oroit) frogak ageri baititu. Aipatu saioa Youtuben da entzungai; hortxet ageri da dena. Bertzerik ez. Baliagarri bada, bego. Ezabatzekoa bada, ezaba. -92.177.103.8 11:08, 15 urria 2022 (CEST)Norastorgarlensiu-92.177.103.8 11:08, 15 urria 2022 (CEST)