Eztabaida:Nafar Herriaren Batasuna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Artikuluaren izenburua[aldatu iturburu kodea]

Nik uste Union del Pueblo Navarro izenarekin mantendu beharko litzatekela. -Theklan 00:34, 30 Iraila 2006 (UTC)

  • Ni Theklanekin ados nago, eta edozein modutan "Nafar Herriaren Batasuna" bezala euskaratuko nuke. Katxijasotzaile 07:08, 30 Iraila 2006 (UTC)
  • Nik ere gazteleraz utziko nuke. Uterga 07:10, 30 Iraila 2006 (UTC)
  • Ados nago,ez du zentzu askorik Nafarroako Herri batasuna deitzea, erderaz jarri beharko litzateke,eta nahi izanez gero "Nafar Herriaren Batasuna" deitu.Nafarroa
Eztabaida hau gogoratu dut... ados geunden, baina ez genuen mugitu. -Theklan · Eztabaida · E-maila 23:29, 24 Martxoa 2011 (UTC)
Ni ere ados: Unión del Pueblo Navarro. --Orereta (erantzunak) 10:45, 25 Martxoa 2011 (UTC)
Izen mota hau apur bat arraro iruditu zait aspaldian, beraz printzipioz ados; hala ere, seguru asko ezin da beste hainbat kasutatik isolatu: Nafarroako Demokraten Konbergentzia etab. Noizbait Xabierri irakurri diot "euskaraz alderdien izenak itzuli egiten" direla ("estilo liburuari" legokiokeen erabakia), orduan kasu guztietarako argitzea komeniko litzaiguke. Neu laster batean Unió Mallorquina artikulua egiteko asmotan nabil eta ustez Mallorcar Batasuna izan beharko baina gero ezin da forma hau euskaraz dokumentatu eta oro har katalanezko forman idatzi izan da; baditugu Kataluniako Batasun Demokratikoa, Konbergentzia eta Batasuna eta enparauak eta ez dago honelakoak topatzerik ez Berrian, ez Argian...--Adrar (esan?) 20:12, 27 Martxoa 2011 (UTC)
«Alderdi politikoak [eta beste hainbat erakunde] itzuli egiten dira, salbu euskaraz baliokide argirik ez dutenak» (Irene ARRARATS [koordinatzailea]: Estilo liburua, Berria, 2006, 63. orrialdea)
Alderdi politiko bat zenbat eta hurbilagokoa izan (Euskal Herrian zenbat eta eragin handiagoa izan), orduan eta joera handiagoa da haren izena euskaratzeko. Neronek artikuluaren izen nagusitzat UPN jarriko nuke (horrela aipatzen dute, sistematikoki, Berria egunkarian), bigarrenik Nafar Herriaren Batasuna, eta azkenik, parentesi artean, jatorrizko erdal izena. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 06:31, 29 Martxoa 2011 (UTC)
Ados azken proposamenarekin, praktikan gehiago ikusten dena. Ez dakidana da zelan uztartu (kasu guztietarako) orain arte dugunarekin, neure eskarmentu eskasarekin akronimoak artikuluen izenak aukeratzeko erabiltzen ez direla ikusten baitut. Hau da, CDC etab. beharko luke, itzulpena geroago jartzeko. Eta Unió Mallorquinari dagokionez zein izan daiteke hauturik onena? Mallorcar Batasuna euskaraz zero sarrera, Unió Mallorquina zer edo zer. Akronimoa (UM) kasu honetan ez da erabiliena, ez euskaraz ez katalanez.--Adrar (esan?) 16:57, 30 Martxoa 2011 (UTC)
Egia da alderdi guztietarako balioko duen irtenbideren bat eta bakarra izatea litzatekeela egokiena (edo guztietan izenburua sigla izatea, edo guztietan izen osoa jartzea); edo, behinik behin, salbuespenak egin behar badira, salbuespen horiek noiz egin zehaztu beharko litzatekeela. Beharbada, guztietan izen osoa jarrita eta birbideratzeak eginda konpon liteke dena, salbuespenik egin beharrik gabe...
Unió Mallorquina alderdiaren kasuan, Mallorcar Batasuna emango nuke, batere beldurrik gabe. Egia da emaitzarik ez dela ageri; baina, era berean, Berria egunkarian, katalanezko izena begiratuta (eta euskarazko hainbat aukera ere bilatuta) ez da azaltzen. Beraz, uste izatekoa da emaitzarik ez bada, erabilera ezagatik izango dela (euskaraz alderdi hori oso gutxi aipatu delako, alegia). --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 17:06, 30 Martxoa 2011 (UTC)
Gaur Carlos Salvador artikulua sortzerakoan... aipamena jaso dut Twitterren. UPN izan beharko litzateke artikuluaren izena? -Theklan · Eztabaida · E-maila 17:52, 15 urtarrila 2017 (UTC)
Berez, logikoena, goian adierazi bezala, izena euskaratzea da, eta are gehiago Euskal Herriko alderdi bat izanda. Gainera, oraintxe, aurreko aldian nire iritzia eman nuenean baino adibide gehixeago ageri dira euskal hedabideetan: [1], [2], [3], [4]...
Egia da euskal hedabideetan ia beti-beti UPN ageri dela (Argian euskal izen osoaren alerik ez dut aurkitu, eta Berrian bakarra), baina antzera gertatzen da beste alderdi batzuen izenekin ere: EH Bildu, EAE-ANV...
Kontua da entziklopedia honetan koherentziaz jokatzea, eta koherenteena eta egokiena alderdiaren izena osorik eta euskaraz ematea delakoan nago. Gero, artikuluetan UPN erabil dezakegu, izen ezagunena delako. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2017-01-15, 19:11 (UTC)