Eztabaida:Pakistango arkitektura

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Arquitectura de Pakistán» artikulutik itzulia izan da, 2016-07-29 data duen 88200148 bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.

Artikulu honi buruzko aldaketa ugari egin ditut baina hasieran egindakoa besterik ez da agertzen. Wikipediarekin hasi berria naiz eta ez dakit zer egin dudan gaizki, nire kontuko wikipedian aldaketak dakuskit baina hortik kanpo hasieran idatzitakoa besterik ez, zeharo galduta nago, errezagoa izango zela uste nuen eta ez dakit hemen idazten nagoena hemen idatzi daitekeen laguntza eskatzeko.—Aurreko iruzkin sinatugabea Iñigoo (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2016-07-29, 17:56:49).

Kaixo Iñigoo! Lehenik eta behin, ongi etorri eta zorionak egin berri duzun artikuluagatik. Wikipedia nahiko erraza da baian hasiera pazientzia pixka bat izan behar da. Artikuluaren historia begiratzen aritu naiz eta ez dut akatsik ikusi. Historia horretan egiten diren mugimendu guztia erregistratzen dira (gorde ematen diozun bakoitzean). Balite agian ordenagailuko katxetean lehengo informazioa gordea izatea; kasu horretan Ktrl+F5 sakatu eta eguneratuko zaizu. Egin duzun berria kopiatu badaezpada ere, eta gorde edo honen azpian kopiatu. Edozein zalantza baduzu galdetu lasai. Animo!--Xabier Cañas (eztabaida) 17:29, 29 uztaila 2016 (UTC)
Eskerrik asko Xabier.

Wikipedia erraza dela..., ez behintzat hasi berrientzat! Laguntzak eta behin eta berriro irakurri eta buru hauste haundiak ematen ditu. Online-eko laguntzarik edo antzekorik balego, asko erraztuko luke hasi berrientzat edota wikipedian aditua den norbaiti galderak egiteko aukera balego. Baina goazen harira. Diozun Ktrl+F5 sakatuta berdin darrai. Aldaketa guztiak nire kontua aktibatut besterik ez ditut ikusten, beste gailu batetik nire izena jarri gabe sartuz gero, Indoko Arkitekturaraino besterik ezin dut irakurri, beste aldaketa guztiak ez dira ageri. Zuk artikulu horretan zenbat atal ikus ditzakezu? Eskerrik asko laguntzagatik!—Aurreko iruzkin sinatugabea Iñigoo (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2016-07-30, 09:35).

Ba arrazoi duzu! Niri ere gauza berdina gertatzen zait eta ez dakit zergatik. Kontu teknikoren bat izan dela pentsatzen dut. Ondo iruditzen bazaizu, Txokoan idatziko dut eta norbaitek lagundu dezaken.-Xabier Cañas (eztabaida) 07:54, 30 uztaila 2016 (UTC)

Goizeko 10:25ean eta erregistratu gabe, nirea ez den ordenagailu batetik zein nire mugikorretik, nire ordenagailuan eta erregistratuta agertzen zaizkidan atal guztiak agertu zaizkit (azken atala Kolonia osteko Arkitektura) -Lainobeltz (eztabaida) 08:30, 30 uztaila 2016 (UTC)

Goizeko 10:40, nire mugikorrean (Android eta Dolphin nabigatzailea), orria errefreskatu arren ez zaikit agertzen azken aldaketa bietan txertatutako loturak. Kanpoko ordenagailuan (windows-google chrome), gauza kurioso bat gertatzen zait: artikulua kargatzerakoan (bilaketa koadrotik deituta) lehenengo bertsioa agertu zait (10:25ean osorik agertu zaidanean), eta CTRL+F5ek ez dit azken bertsioa aterarazten. Historiara joan eta azken bertsioa klikatuz gero bai, artikulu osoa ikusten dut, baina artikulua berriz deitzerakoan bertsio zaharrena berriz. -Lainobeltz (eztabaida) 08:49, 30 uztaila 2016 (UTC)
Atsalde on deigula, Windows-Firefox konbinazioan, niri behintzat dena agertzen zait, erabiltzaile-izenaz eta gabe. Ondo segi! -Iñaki LL (eztabaida) 14:58, 1 abuztua 2016 (UTC)