Eztabaida:Uxue Iturrate

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri hau Emakumeak wikiproiektuaren lan eremuan dago. Emakumeak wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Ez al duzue ulertu aipatutako abeslariak EZ duela bere informazioa WIKIPEDIAN nahi? Bost wikipedian agertzeko irizpide bakarra pertsona horrek oihartzuna izatea den, berak ez badu nahi hemen agertu artikulua borratzen da eta listo. Oso zaila ez da izango edo? Zuei gustatuko litzaizueke zuen bizitzari buruzko informazioa hemen jartzea zuen kontra? Ez ezta?

Hasieran, ondo eskatu zitzaizuen borratzearena. Esanez asko baloratzen zela egindako lana baina mesedez artikulua borratzeko Ningrak horrela nahiago zuelako. Zuek, horren aurrean, 5 urteko ume baten erantzuna bidali zeniguten. Orain, aukera duzue artikulua borratzeko eta ume baten jarrera berriz ere ez hartzeko.

Artikulua ezabatzeko eskaera[aldatu iturburu kodea]

Mila esker zure lanagatik, baina halako gauzak abisatzea komenigarria da. Aipatzen den abeslariak ez du nahi bere informazioa Wikipedian agertzea. —Aurreko iruzkin sinatugabea 139.47.121.5 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2021-01-10, 23:34).

Kaixo, Uxue. Donald Trumpek edo Maialen Lujanbiok beren artikulua ezabatzeko eskatuko balute ere, ez genuke ezabatuko. Izan ere, horretarako irizpidea ez da ea pertsona batek bere artikulua argitaratua ikusi nahi duen edo ez: irizpidea da ea pertsona horrek hedabideetan oihartzuna izan duen edo ez. Eta zuk oihartzuna izan duzu hedabideetan. Beraz, ez da egokia zuri buruzko artikulua ezabatzea. Ondo izan, eta anima zaitez Wikipedian ekarpenak egitera. Laguntza behar izanez gero, saiatuko gara ahal duguna egiten. --Xabier Armendaritz 2021-01-11, 08:07 (UTC)