Eztabaida:Vox (alderdi politikoa)

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ikuspuntu kritikorik eza[aldatu iturburu kodea]

Artikulu hau euskarazko Wikipedian idatzia dagoen bezala lotsagarria dela iruditzen zait: alderdi honetako aurkezpen programatikoa edo propagandistikoa baidirudi, beren iritziak eta ideiak bakarrik agertzen dira, inongo iritzi kritiko eta beren ikuspuntu polemikoak aipatu gabe (inmigrazioa, frankismoa, euskal alderdiekiko jarrera, eta abar). Hortaz, ikuspuntu eta iritzi kritiko horiek ere gehitzen saiatuko naiz. -Bhgh543bgf (eztabaida) 18:08, 16 martxoa 2019 (UTC)

Formatu arazoak artikuluarekin[aldatu iturburu kodea]

Gabon UnniMan, artikuluak formatu arazoak dituela jarri duzu. Mesedez horrelako etiketa bat jartzean, adierazi eztabaida orrian arazoa zein den zehazki, bestela ez du ezer gehitzen, artikulua zatartu besterik ez. Eskerrik asko Iñaki LL (eztabaida) 22:14, 23 martxoa 2019 (UTC)

Formatu arazoa {{Erreferentzia}} txantiloia ez erabiltzea zela argitu delarik, beste ohar bat: arazo horixe gertatzen da erreferentziak dituzten artikulu askotan eta askotan (gehienetan, agian). Izan ere, txantiloi hori sortu baino lehenagoko erreferentzia asko daude; zenbaitetan, wikilariek ezin dute erabili Ikusizko Editorea (ez dakitelako edo nabigatzaileak aukera ematen ez dielako), eta editore hori gabe ezin da {{Erreferentzia}} txantiloia erabili; eta kasu berezi batzuetan txantiloi horrek ez du askorik laguntzen. Formatu arazo txikiegia da hori, hain nabarmena dugun {{Wikitu}} txantiloia jartzeko.
Dena dela, egia da {{Erreferentzia}} txantiloia erabiltzea komeni dela, eta hala gomendatzen diot artikulua hobetzeko lanean ari den Bhgh543bgf wikilariari. --Xabier Armendaritz 2019-03-28, 19:32 (UTC)
Bat nator Wikitu txantiloia jartzeko gehiegizkoa dela, batez ere ikusirik Wikipedian zein zabalduta dauden horrelako erreferentzia irregularrak. Ez dio ere artikuluaren egituraren funtsezko atalei edo elementuei eragiten. Iñaki LL (eztabaida) 22:29, 28 martxoa 2019 (UTC)