Eztebe Zudairikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eztebe Zudairikoa
Bizitza
JaiotzaZudairi, 1548 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Espainia
HeriotzaTazacorte1570eko uztailaren 15a (21/22 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
JarduerakJesusen Konpainia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

Eztebe Zudairikoa (Zegama etxea, Zudairi, 1548Tazacorte, 1570eko uztailaren 15a) euskal jesuita izan zen[1].

Lanbidez jostun izandakoa, 1567an Jesusen Lagundian sartu eta oraindik ikaslea zela, Valentzian Inácio de Azevedok antolaturiko Brasilerako espedizioarekin bat egin zuen.

Hala ere, 1570eko uztailaren 15ean Santiago bere itsasontzia Tazacorte parean zegoela Jacques de Sores normandiar kortsarioak abordatua izan zen eta bertan zeuden 40 misiolari jesuita erail zituzten. Tartean Joan Maiorga baxenafarra zegoen. Kortsarioek Eztebe bularrean zauritu eta kareletik bota zuten. Itota hil omen zen. 1854an Eliza Katoliko Erromatarrak 40 jesuita dohatsu aitortu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.