Fátimako Ama Birjina
Fátimako Ama Birjina (portugesez: Nossa Senhora de Fátima, ofizialki Nossa Sehora do Rosário de Fátima) Erromako Eliza Katolikoak bedeinkatutako Ama Birjina bat da, 1917an Fátimako Cova da Irian hiru haurrei gertatutako Ama Birjinaren agerraldian oinarritua. Hiru umeak Lúcia Santos eta haren lehengusu Jacinta eta Francisco Marto ziren.
1917ko udaberrian hasita, hiru umeek esan zuten aingeru bat agertu zitzaiela eta, 1917ko maiatzaren 13an Ama Birjina agertu zitzaiela. Umeek Ama Birjina "Fátimako Ama" zela adierazi zuten. Umeen hitzetan honek profezia bat egin zien, errezo batek Lehen Mundu Gerraekin amaituko zuela esanez. Urriaren 13an Ama horrek bere identitatea adierazi eta mirari bat egingo zuela esan zuten, "mundu guztiak sinetsi zezan". Egunkariek profeziaren berri eman zuten eta erromes asko gerturatu ziren gunera. Umeen kontakizuna oso eztabaidatua izan zen, bertako autoritateko erlijioso eta sekularren kritikak sortuz. Administrazioak umeak hartu zituen, uste zutelako 1910ean sortutako Portugalgo Lehen Errepublika sekularraren aurkako motibazio politikoa zutela[1]. Urriaren 13ko gertakariari Eguzkiaren Miraria esaten zaio. Hamarnaka mila pertsonek Eguzkia ohi baino handiagoa zela, kolore biziak zituela eta mugitzen zela adierazi zuten[2].
1946ko maiatzaren 13an Pio XII.a aita santuak bere legatu apostolikoa zen Benedetto Aloisi Masellaen bidez Fátimako agerpena izan zeneko kaperari koroatze kanonikoa eskaini zion. 1954ko azaroaren 11an aita santu berak Fátimako Santutegiaren izera Basilika txikira igo zuen bere Luce Superna testuan.
Eliza Katolikoak sinisgarritzat hartzen ditu Fátimako Ama Birjinaren agerraldiak, eta data horretan izaten ditu gogoan. Lúcia Santosen memorietan beste bi sekretu aipatu zituen eta hirugarren bat Eliza Katolikoak berak 1960an argituko zuela esan zuen. Fátimako gertakariek sona handia lortu zuten mnduan zehar, sekretismoa, profezia eta kristau eskatologia nahasten zituztelako eta Bigarren Mundu Gerrari buruzko gaiak landu zirelako. Era berean, Ama Birjinak Errusiaren donestea eskatu zuela esan zuten umeek, aita santu ezberdinek egin dutena[3].
Erreferenziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ When the sun danced : myth, miracles, and modernity in early twentieth-century Portugal. University of Virginia Press 2012-01-01 ISBN 9780813932507..
- ↑ (Ingelesez) Marchi, João de. (1956-01-01). The true story of Fatima,. Catechetical Guild Educational Society (Noiz kontsultatua: 2017-05-14).
- ↑ Sacro vergente anno. - Consacrazione della Russia al Cuore immacolato di Maria (7 luglio 1952) | PIO XII. (Noiz kontsultatua: 2017-05-14).