Kristau eskatologia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Kristau eskatologia sineste kristau eskatologikoez edo kristautasunaren «azken gauzez» osatutako kristau teologiaren adar bat da. Eskatologia hitza «azken» (ἔσχατος) eta «ikasketa» (-λογία) esan nahi duten hitz greziar bitatik dator; halandaze, «azken gauzak» jorratzen dituen jakintzagaia da, bai gizabanakoen bizitzaren amaiera, bai aro guztien amaiera, bai munduaren amaiera, bai eta Jaungoikoaren Erresumaren izaera ere. Azaletik, kristau eskatologia gizateriaren halabeharraren azterketari dagokio Biblian ezarritzen den eran, ezein kristau eskatologi ikasketarentzat lehen mailako sorburua baita.

Kristau eskatologiako gai eta jazoerarik garrantzitsuenak heriotza eta heriotzaren osteko bizitza, Zerua eta Infernua, Kristoren Bigarren Etorrera, Hildakoen Piztuera, Harrapamena, Larrialdi Handia, Milurtekoa, munduaren amaiera, Guztien Judizioa nahi etorriko bide den munduaren Zeru Berria eta Lur Berria. Eskatologi pasarteak Bibliako makina bat lekutan daude, Itun Zaharrean zein Itun Berrian. Gainera, Bibliaz kanpoko eskatologi iragarpen eta eliz usadio nahia egon dago.

Kristau eskatologia Idazteun eta Tradizioan, eta Erdi Arotik gaur egunera arte ezarritako sinesgai-idazkietan oinarritu ohi da. Orokorrean, lau eskatologi joera nagusitu egiten dira: preterismoa, historizismoa, futurismoa eta idealismoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskatologia kristau teologiaren ikasketa adar zaharra da, Olibondoen Mendiko Iragarpenean, Ardi eta antxumeen parabolan, eta Jesusen amaierako sasoiei buruzko hitzaldietan horrezkero aintzakotzat hartu zen. Berebat, Paulo Tarsokoak[1] eta Ignazio Antiokiakoak (35–107 K. o.) parusiaren doktrina eztabaidatu zuten, eta Justino Martiri (100-165) kristau apologistak gaiarekin begirune hadiagoaz jardun zuen. Sartaldeko kristauterian Tertulianok (160-225) eskatologiaren ikasketei jarraitu zien eta Origenesek (185-254) gogoeta osoagoak burutu zituen[2]. Hitza, lehenik, Abraham Calovius (1612–86) teologari luthertarrak erabili zuen, baina, XIX. gizalditik aurrera baino ez zen erabili era zabalagoan[3].

Eskatologiarekiko jakingura moderno gorakorra kristau-herri ingelesdunaren garapenei lotuta dago. XVIII. eta XIX. gizaldietan puritanoak kristau bihurtzearen inguruko milurte-osteko itxaropen batean jakingura berezia eduki zuten[4]. Hau John Nelson Darby lako egile dispentsazionalak aldeztutako aurre-milenarismoarekiko geroz eta jakingura handiagoarekin kontrastatu zen[5]. Ildo biak eragin esanguratsuak eduki zuten handituz joan zen kristau misioetako, eta Sartaldeko Afrika eta Asiako kristauteriako eskatologiarekiko jakinguran[6][7]. Hala ere, XX. gizaldian, Jürgen Moltmann eta Wolfhart Pannenberg lako akademiko alemaniarren handiagotzen ari zen kopuruarentzat eskatologia interesgarria izan zen[8].

XIX. gizaldiaren hasieran, kristau teologarien talde batek, Ellen Gould White, William Miller eta Joseph Bates barne, Danielen Liburuan eta San Joanen Apokalipsiaren liburuan agertutako eskatologi ondorioak ikasten hasi ziren. Kristau eskatologiaren euren irakurketaren ondorioz, Zazpigarren Eguneko Eliza Adbentista irasi zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ik. Erm 2:5-16; Erm 14:10; 1 Kor 4.5; 2 Kor 5:10; 2 Tm 4:1; 2 Ts 1:5
  2. Alexander Roberts & James Donaldson, eds. Ante-Nicene Fathers. (16 libki.) Peabody, Massachusetts: Hendrickson, 1994. Ignazio eta Justino Martiriren idazkiak 1 liburukian ikus litezke; Tertuliano, 3–4 liburukietan; eta Origenes 4 liburukian.
  3. Erwin Fahlbusch, Dietrich, «Eschatology», The Encyclopedia of Christianity (Grand Rapids, MI; Leiden, Netherlands: Wm. B. Eerdmans; Brill, 1999–2003), 122.
  4. (Ingelesez) Murray, Iain Hamish (1975) The Puritan Hope: A Study in Revival and the Interpretation of Prophecy Londres: Banner of Truth Trust ISBN 978-0-85151-247-1.
  5. (Ingelesez) Blaising, Craig A.; Bock, Darrell L. (2000) Progressive Dispensationalism Baker Books 9–56. or. ISBN 978-1-4412-0512-4.
  6. (Ingelesez) Walls, Andrew F. (2016) Eschatology and the Western Missionary Movement 22 182–200. or. doi:10.3366/swc.2016.0155.
  7. (Ingelesez) Chow, Alexander (2016) 22 201–215. or. doi:10.3366/swc.2016.0156.
  8. (Ingelesez) Fergusson, David (1997) «Eschatology» Cambridge: Cambridge University Press 226–244. or. doi:10.1017/ccol0521471184.014.