Fíjate Bien

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Fíjate Bien
Juanesen albuma
Argitaratze-data 2000
Ezaugarriak
Genero artistikoa rock en español Itzuli
Hizkuntza gaztelania
Diskoetxea Universal Music Group
Ekoizpena
Ekoizlea Gustavo Santaolalla
Juanesen kronologia

baliorik ez Fíjate Bien Un día normal

Fíjate Bien Juanes kolonbiar kantagilearen debut bildumaren izena da. Universal Musicek merkaturatu zuen 2000ko urriak 17an. Bildumaren ekoizlea Gustavo Santaolalla izan zen, latindar rockeko gaiei eginiko ekarpenengatik ezaguna dena. Bildumako abesti guztiak Juanesek berak idatzi zituen. Bildumak 2001eko Grammy Latinorako sei izendapen jaso zituen, horien artean Urteko Bilduma, Urteko Artista, Urteko Abestia, Bertsio Laburreko Musika Bideorik Hoberena eta Ahozko Rock Bildumarik Hoberena.

Bildumak Platinozko ziurtagiria jaso zuen 2001eko ekainak 23an RIAAren partetik 1.000.000 kopia saldu ondoren.

Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ahí le va
  2. Para ser eterno
  3. Volcán
  4. Podemos hacernos daño
  5. Destino
  6. Nada
  7. Fíjate bien
  8. Vulnerable
  9. Soñador
  10. Ficción
  11. Para qué
  12. Me da igual

Fíjate bien[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bildumak Juanesen gitarraren soinu bakarra zenbait latindar erritmorekin uztartzen du, bere jaioterria den Kolonbiako estiloa, eta indarkeria, gizarte kontzientzia eta bere pertsona maiteekiko sentimendu sakonak erakusten dituen letra bat du. Fíjate bien, finean, latindar musika alternatiboaren generoan nabarmentzen den bilduma bat da. Bildumari izena ematen dion abestia bere herrialdean meatzeekin izan behar den kontuaren adibide serio bat da, eta Nada edo Podemos hacernos daño bezalako bilduma honetako beste single batzuetan agertzen diren metaforek musikari eta olerkari handi baten hasiera adierazten dute. Gainera, Juanes kolonbiar artistarik nabarmenena da, gizarte lanetan duen konpromiso eta karismagatik.

Diskoaren aurkezpenarekin, Juanes, hasieran, Latinoamerikan promozionatzean zentratzen da diskoarentzat entzuleria bat sortzeko. Bilduma laster onartzen da Kolonbian, non 1. postuan agertzen den 10 astez.

Ziurtagiri, postu eta salmentak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdea Postua Ziurtagiria Salmentak
Argentina 1 Platino[1] 40,000+
Mexiko 1 Platino/Urrea[2] 100,000+
Portugal 1 Urrea[3] 40,000+
Suitza 1 Urrea 70,000
U.S. Billboard 200 75 Urrea 800,000+
U.S. Top Latin Albums 15[4] 4x Platinum[5]
U.S. Top Latin Pop Albums 36[6]


Aurrekoa
Lehena izan zen
Juanesen abesti bildumak
2000
Ondorengoa
Un día normal

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]