FC Baník Ostrava

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ezizena(k) Červenobílí
(gorri-zuriak)
Sorrera 1922 (SK Slezská Ostrava)
Futbol zelaia Bazaly
(edukiera: 10.039 lagun)
Presidentea Txekia Václav Brabec
Entrenatzailea Txekia Bohumil Páník
Liga Gambrinus Liga
2018-19 5.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

FC Baník Ostrava Txekiar Errepublikako futbol taldea da, Ostrava hirikoa. Behin irabazi du Txekiar Errepublikako futbol liga baina beste 3 aldiz Txekoslovakiakoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1922an SK Slezská Ostrava izenarekin sortu zuten hiriko ikatz meatzariek. Talde pobrea izan zen hasireran eta futbol zelaia bera ere alokatu behar izaten zuten. 1934an eraiek eraiki zuten beren zelaia. 1952an izena aldatu zuen eta DSO Baník Ostrava bihurtu zen.

Urrezko Aroa 1970ko hamarkadan izan zuen. 1973ko Kopako garaipenarekin hasi zen garaia. 1975ean UEFA Kopa jokatu zuen eta final laurdenetara iritsi zen. Bidean Erreala kanporatu zuen. Urte hartan Intertoto Kopa irabazi zuen. Ondoren hiru liga eta beste kopa bat eskuratu zituen. Aipatzekoa era berean 1979an Europako Futbol Errekopan final erdietara iritsi izana, Fortuna Düsseldorfek kanporatu zuen, Alemanian 3-1 galdu ondoren etxean 2-1 soilik irabazi zuelako. Garai hartako jokalari onenak Lička eta Vojáček izan ziren.

Hurrengo urteetan Txekoslovakiako talderik indartsuenetakoa izan zen baina titulu bakarra irabazi zuen, 1991ko Kopa. Tartean 1989ko Mitropa Kopa ere eskuratu zuen.

Txekiar Errepublikako txapelketak hasi zirenean taldearen maila asko apaldu zen, baina Liga eta Kopa bana eskuratu ditu dagoeneko.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txekiar Errepublikan: 2[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Liga:
    • Txapelduna (1): 2004.
  • Kopa:
    • Txapelduna (1): 2005.
    • Finalista (3): 2004, 2006, 2019.

Txekoslovakian: 6[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Liga (3): 1976, 1980, 1981.
  • Kopa (3): 1973, 1978, 1991.

Nazio artean: 8[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal taldeen aurkako partidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baník Ostravak partida hauek jokatu ditu euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1974-75 UEFA Kopa Lehen itzulia Real Sociedad
Baník
0-1
4-0
Baník
Real Sociedad

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]